Dokumentua babestea

Dokumentuaren orri-egitura babesten du aldaketetatik. Orriak ezin dira txertatu, ezabatu, mugitu edo kopiatu, ezta izena aldatu ere. Ireki Babestu kalkulu-orriaren egitura elkarrizketa-koadroa Tresnak - Babestu kalkulu-orriaren egitura komandoarekin. Beharrezkoa izanez gero, sartu pasahitz bat eta sakatu 'Ados'.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Babestu kalkulu-orriaren egitura.


Babestutako kalkulu-orrien egitura aldatu nahi izanez gero, Babestu aukera desgaitu behar da. Kalkulu-orriko fitxen laster-menuetan, beheko ertz grafikoan, Hautatu orri guztiak menu-elementua da aktiba daitekeen bakarra. Gainerako menu-elementu guztiak desaktibatuta egongo dira. Babesa kentzeko, aukeratu berriro Tresnak - Babestu kalkulu-orriaren egitura komandoa. Ez bada pasahitzik jarri, berehala kenduko da babesa. Aitzitik, pasahitza badago, Kendu babesa orriari elkarrizketa-koadroa agertuko zaizu, eta pasahitza idatzi beharko duzu bertan. Orduan soilik kendu ahal izango duzu babesa aktibatuta dagoela adierazten duen hauta-marka.

Aurretik gorde bada, babestutako dokumentua berriz gorde ahal izateko, Fitxategia - Gorde honela menu-komandoa erabili behar duzu.

Pasahitza (aukerakoa)

Pasahitz bat sor dezakezu, dokumentuan baimenik gabe edo istripuz egindako aldaketarik gorde ez dadin.

Ohar-ikonoa

Lana oso-osorik babesteko, Tresnak - Babestu kalkulu-orria eta Tresnak - Babestu kalkulu-orriaren egitura aukerak konbina daitezke, pasahitz-sarrera barne. Beste erabiltzaileren batek dokumentua ireki dezan eragozteko, hautatu Gorde pasahitzarekin, eta klik egin Gorde botoian. Orduan, Sartu pasahitza elkarrizketa-koadroa agertuko da. Ongi pentsatu zein pasahitz idatziko duzun; ahazten baduzu, dokumentua itxi bezain laster ezingo duzu bertara jo, pasahitza gogoratu arte.


Emaguzu laguntza!