Orria babestea

Uneko orriko gelaxketan aldaketak egitea eragozten du. Aukeratu Tresnak - Babestu orria aukera Babestu orria elkarrizketa-koadroa irekitzeko. Hor orri-babesa ezarri ahal izango duzu, pasahitzarekin nahiz gabe.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Babestu orria.


Abisu-ikonoa

Gelaxkak gehiago editatzea eragozteko, Babestua kontrol-laukiak hautatuta egon behar du Formatua - Gelaxkak - Gelaxka-babesa orri-fitxan edo Gelaxken formatua laster-menuan.


Babesik gabeko gelaxkak edo gelaxka-barrutiak babestutako orri batean konfigura daitezke Tresnak - Babestu orria eta Formatua - Gelaxkak - Gelaxka-babesa menu-aukerak erabiliz:

  1. Hautatu babestu gabe egongo diren gelaxkak

  2. Hautatu Formatua - Gelaxkak - Gelaxka-babesa fitxa. Hautatu Babestua kontrol-laukia, eta egin klik Ados botoian.

  3. Tresnak - Babestu orria menuan, aktibatu orriaren babesa. Une horretatik aurrera, 1. urratsean hautatutako gelaxka-barrutia bakarrik editatu ahal izango da.

Babesa kendutako area bat babestutako area batera aldatzeko, hautatu barrutia. Ondoren, Formatua - Gelaxkak - Gelaxka-babesa fitxa-orrian, hautatu Babestua kontrol-laukia. Azkenik, aukeratu Tresnak - Babestu orria menua. Horrela, lehen editatu zitekeen barrutia babestuta egongo da orain.

Orriaren babesak orriko fitxaren testuinguruko menuari ere eragiten dio pantailaren behean. Ezabatu eta Aldatu izena komandoak ezin dira hautatu.

Orri bat babestuta badago, ezingo duzu gelaxka-estilorik aldatu edo ezabatu.

Orri edo gelaxka-barruti babestua ezin da aldatu, babesa kentzen den arte. Babesa kentzeko, aukeratu berriro Tresnak - Babestu orria komandoa. Ez bazen pasahitzik ezarri, orri-babesa berehala desgaituko da. Orria pasahitzez babestuta badago, Kendu babesa elkarrizketa-koadroa irekiko da, eta hor pasahitza sartu behar duzu.

Aurretik gorde badira, babestutako taulak berriz gorde ahal izateko, Fitxategia - Gorde honela erabili behar duzu.

Pasahitza (aukerakoa)

Orria baimendu gabeko aldaketetatik babesteko pasahitz bat sar dezakezu hemen.

Ohar-ikonoa

Lana oso-osorik babesteko, Tresnak - Babestu orria eta Tresnak - Babestu kalkulu-orriaren egitura aukerak konbina daitezke, pasahitz-babesa barne. Dokumentua irekitzea debekatzeko, Gorde elkarrizketa-koadroan markatu Gorde pasahitzarekin koadroa Gorde botoian klik egin aurretik.


Emaguzu laguntza!