Baldintzapeko formatua

Aukeratu Baldintzapeko formatua, baldintza jakinen araberako formatu-estiloak definitu nahi badituzu. Estilo bat gelaxka bati lehendik esleituta badago, ez da aldatuko. Hemen sartutako estiloa ebaluatu egingo da. Baldintzapeko formatu desberdinak erabili daitezke.

Gelaxka-balioen edo -formulen edukiak kontsultatzen dituzten baldintza bat edo gehiago sar daitezke. Baldintzak lehenetik azkenera ebaluatzen dira. Lehen baldintza nahi den baldintzarekin bat badator, definitutako estiloa erabiliko da. Bestela, bigarren baldintza ebaluatuko da, eta hartarako definitutako estiloa erabiliko da. Estilo hori bat ez badator, hurrengo baldintza ebaluatuko da, eta horrela hurrengo guztiak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Baldintzapekoa.


Abisu-ikonoa

Baldintzapeko formatua aplikatzeko, Kalkulatu automatikoki aukerak gaituta egon behar du. Aukeratu Datuak- Kalkulatu - Kalkulatu automatikoki (Kalkulatu automatikoki gaituta badago, hautamarka bat ikusiko duzu komandoaren ondoan).


Baldintza

Nahi beste baldintza definitu ditzakezu.

Zehaztu baldintzapeko formatua goitibeherako koadroan zerrendatzen den sarreretako baten mendekoa den ala ez.

Kolore-eskala

Baldintza azpimenuko lehen sarrerako Gelaxka guztiak hautatuko balitz bezala da. Barruti bati kolore-eskala bat aplikatzea da barrutian bi koloreko edo hiru koloreko gradiente bat bistaratzea, gelaxka bakoitzaren balioen arabera. Adibide tipiko bat da tenperaturen matrize bat: balio txikienak urdinez, altuenak gorriz eta tarteko balioak bi kolore horien arteko gradiente batez.

Muturreko bi koloreak aukeratu behar dituzu, eta kalkulu-metodoa adierazi. Aplikatuko den kolorearen kalkuluan honakoak izango dira kontuan: Min - Max - Pertzentila - Balioa - Ehunekoa - Formula.

'Min' eta 'Max' aukerak aski dira barrutian balioa aurkitzeko. Beste aukerak balio baten bidez ('Pertzentila', 'Balioa', 'Ehunekoa') edo gelaxka-erreferentzia edo formula baten bidez ('Formula') zehaztu behar dira.

Azalpen xeheagoa eta adibideak ezagutzeko, ikusi Nola aplikatu baldintzapeko kolore-eskalako formatu bat TDF wikian.

Ikono-jokoa

Balio batek atalaseekiko duen kokapena adierazteko erabiltzen da. Ikono-jokoak atalaseak adierazten eta ikono motak aukeratzen lagunduko du. Ikono-joko erabilgarriak honakoak dira:

Ikono bakoitza bistaratzeko baldintzak zehazteko, balio bat (Balioa), barrutiko balio kopuruaren ehuneko bat (Ehunekoa), barrutiko balioen ehuneko bat (Pertzentila) edo formula bat (Formula) erabil daiteke.

Azalpen xeheagoa eta adibideak ezagutzeko, ikusi Nola erabili ikono multzoaren baldintzapeko formatu bat TDF wikian.

Data

Definitutako estilo bat aplikatuko du aukera horrek, goitibeherako koadroan aukeratu den egunaren arabera: Gaur - Atzo - Bihar - Azken 7 egunak - Aste hau - Pasa den astea.

Baldintzapeko formatua kudeatzea

Elkarrizketa-koadro honen bidez, kalkulu-orrian definitutako baldintzapeko formatu guztia ikusi daiteke.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Baldintzapeko formatua - Kudeatu.


Kudeatu baldintzapeko formatua elkarrizketa-koadroa irekiko da. Hemen baldintzapeko formatuak gehitu, editatu edo kendu daitezke.

Baldintzapeko formatuak zerrendak uneko kalkulu-orrian ezarritako baldintzapeko formatuko arau aktiboak bistaratzen ditu. Gelaxka-barruti bakoitzeko lehen araua soilik zerrendatuko da, baita emandako barruti batek arau anitz baditu ere.

Gelaxka-barruti batean baldintzapeko formatu bat definitu baduzu eta orain beste baldintzapeko formatu bat definitzen saiatzen bazara barruti horren zati batean, abisu-ohar bat bistaratuko da, lehendik dagoen baldintzapeko formatua editatu nahi duzun (barruti osoan) edo hari gainjarriko zaion baldintzapeko formatu berria definitu nahi duzun (hautatutako barrutian) galdetuz.

Emaguzu laguntza!