Orrialde-estiloa

Elkarrizketa-koadro bat irekiko du,dokumentuko orri guztien itxura zehaztu ahal izateko.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Orrialdea.


Antolatzailea

Ezarri hautatutako estiloaren aukerak.

Orrialdea

Orrialde bakarreko dokumentuen edo orrialde askoko dokumentuen orrialde-diseinua defini daiteke, baita zenbakitze- eta orrialde-formatua ere.

Ertzak

Hautatutako objektuen ertzen aukerak ezartzen ditu Writer edo Calc aplikazioetan.

Atzeko planoa

Ezarri atzeko planoaren kolorea edo grafikoa.

Goiburukoa

Goiburuko bat gehitzen dio uneko orrialdeari. Goiburukoa orrialdearen goiko marjinan dagoen area bat da, testua edo grafikoak eransteko balio duena.

Orri-oina

Orri-oin bat gehitzen dio uneko orrialdeari. Orri-oina orrialdearen beheko marjinan dagoen area bat da, testua edo grafikoak eransteko balio duena.

Orria

Uneko Orrialde Estiloa duten orri guztien inprimaketan sartu beharreko elementuak zehazten ditu. Horrez gain, inprimatze-ordena, lehen orrialde-zenbakia eta orrialde-eskala ezarri ahal izango dituzu.

Berrezarri

Uneko fitxan egindako aldaketak baztertu, eta elkarrizketa hau ireki denean aplikagarri zirenak ezartzen ditu. Elkarrizketa ixtean ez da segurtasun-galderarik agertzen.

Emaguzu laguntza!