Ezkutatu

Hautatutako errenkadak, zutabeak edo banakako orriak ezkutatzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Errenkadak - Ezkutatu.

Aukeratu Formatua - Zutabeak - Ezkutatu.

Aukeratu Orria - Ezabatu orria.


Hautatu ezkutatu nahi dituzun errenkada eta zutabeak, eta aukeratu Formatua - Errenkadak - Ezkutatu edo Formatua - Zutabeak - Ezkutatu.

Kalkulu-orria ezkutatzeko, hautatu orri-fitxa, eta aukeratu Formatua - Orria - Ezkutatu. Ezkutatutako orriak ez dira inprimatuko, ez badaude inprimatze-tartean.

Ohar-ikonoa

Errenkadak edo zutabeak ezkutuan badaude, jauzi bat izango dute goiburukoan.


Ezkutuko errenkadak, zutabeak edo orriak bistaratzeko

  1. Hautatu ezkutuko objektuak dituen barrutia. 1. errenkadaren goian eta A zutabearen ondoan dagoen ertzeko koadroa ere erabil dezakezu. Orrientzat ez dago urrats hori egin beharrik.

  2. Aukeratu Formatua - Errenkadak/Zutabeak - Erakutsi edo Formatua - Orria - Erakutsi.

Emaguzu laguntza!