Gelaxka-babesa

Hautatutako gelaxkentzako babes-aukerak definitzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Gelaxkak - Gelaxka-babesa fitxa.


Babesa

Ezkutatu dena

Hautatutako gelaxketako formulak eta edukia ezkutatzen du.

Babestuta

Hautatutako gelaxkak aldatzea eragozten du.

Ohar-ikonoa

Gelaxkaren babesak orria ere babesten baduzu izango du eragina (Tresnak - Babestu orria).


Ezkutatu formula

Hautatutako gelaxketako formulak ezkutatzen ditu.

Inprimatu

Orriaren inprimatze-aukerak definitzen ditu.

Ezkutatu inprimatzean

Hautatutako gelaxkak inprimatzea eragozten du.

Emaguzu laguntza!