Kanpoko datuetarako esteka

HTML, Calc, CSV edo Excel fitxategiko datuak txertatzen ditu uneko orrian esteka gisa. Datuek barruti izendun batean kokatuta egon behar dute.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Orria - Estekatu kanpoko datuekin.


Kanpoko datu-iturburuaren URLa.

Sartu txertatu nahi dituzun datuak dituen URLa edo fitxategi-izena eta sakatu 'Enter'. Bestela, egin klik Arakatu botoian fitxategien elkarrizketa-koadro bat ireki eta fitxategi-izena hautatzeko. Hori egin ondoren soilik eskatuko da URLa saretik edo fitxategi-sistematik.

Ohar-ikonoa

CSV datuak inportatzeko elkarrizketa-koadro bat agertzen da kanpoko CSV fitxategi batekin estekatzean.


Taula/barruti erabilgarriak

Hautatu txertatu nahi duzun taula edo datu-barrutia. Hautatutako Calc edo Excel dokumentuak ez badu izendun barrutirik, kalkulu-orriaren datuak ezin dira txertatu eta Ados botoia desaktibatu egingo da.

Eguneratu

Sartu uneko dokumentuan kanpoko datuak kargatu arte itxaron beharreko segundo kopurua.

Emaguzu laguntza!