Estatistika-funtzioak. Bosgarren zatia

SKEWP

Banaketa baten asimetria kalkulatzen du ausazko aldagai baten populazioa erabiliz.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.1

Sintaxia

SKEWP(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2... Zenbakia30: zenbakizko balioak edo barrutiak dira, 30 arte.

Banaketa baten asimetria kalkulatzen du ausazko aldagai baten populazioa, emaitza posibleak alegia, erabiliz. Sekuentziak gutxienez hiru zenbaki izan behar ditu.

Ohar-ikonoa

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.

Adibideak

SKEWP(2;3;1;6;8;5) funtzioak ematen du 0.2828158928

SKEWP(A1:A6) 0,2828158928 ematen du, A1:A6 barrutiak {2;3;1;6;8;5} duenean

SKEWP(Zenbakia1; Zenbakia2): Beti zero ematen du, Zenbakia1 eta Zenbakia2 parametroek bi zenbaki ematen badituzte.

SKEWP(Zenbakia1): Err:502 (baliogabeko argumentua) ematen du Zenbakia1 parametroak zenbaki bat ematen badu, SKEWP ezin baita balio batekin kalkulatu.

DEVSQ

Laginaren batez bestekoarekiko desbideratzeen karratuen batura ematen du.

Sintaxia

DEVSQ(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Lagin bat ordezkatzen duten zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=DEVSQ(A1:A50)

FORECAST

Etorkizuneko balioak estrapolatzen ditu lehendik dauden x eta y balioetan oinarrituta.

Sintaxia

FORECAST(Balioa; DatuakY; DatuakX)

Balioa: erregresio linealean Y balioa kalkulatu behar zaion X balioa.

Datuak_Y: y ezagunen matrizea edo barrutia da.

Datuak_X: x ezagunen matrizea edo barrutia da.

Adibidea

=FORECAST(50;A1:A50;B1;B50): X 50 baliorako espero den Y balioa ematen du, bi erreferentzien X eta Y balioak erregresio lineal baten bidez lotuta daudenean.

FORECAST.LINEAR

Etorkizuneko balioak estrapolatzen ditu lehendik dauden x eta y balioetan oinarrituta.

Sintaxia

FORECAST.LINEAR(Balioa; DatuakY; DatuakX)

Balioa: erregresio linealean Y balioa kalkulatu behar zaion X balioa.

DatuakY: y ezagunen matrizea edo barrutia da.

DatuakX: x ezagunen matrizea edo barrutia da.

Adibidea

=FORECAST(50;A1:A50;B1;B50): X 50 baliorako espero den Y balioa ematen du, bi erreferentzien X eta Y balioak erregresio lineal baten bidez lotuta daudenean.

NORM.S.INV

Banaketa normal estandar metatuaren alderantzizkoa ematen du.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

NORMINV(Zenbakia)

Zenbakia: alderantzizko banaketa normal estandarra kalkulatu behar zaion probabilitatea.

Adibidea

=NORM.S.INV(0,908789): 1,333334673 ematen du.

NORMSDIST

Banaketa normal estandar metatuaren funtzioa ematen du. Banaketak 0 batez bestekoa eta 1 desbideratze estandarra dauka.

GAUSS(x)=NORMSDIST(x)-0,5 da

Sintaxia

NORMSDIST(Zenbakia)

Zenbakia: banaketa metatu normal estandarra kalkulatu behar zaion balioa da.

Adibidea

=NORMSDIST(1): 0,84 ematen du. X=1 balioaren ezkerraldean dagoen banaketa normal estandarraren kurbaren azpiko areak area osoaren % 84 hartzen du.

NORMSDIST

Banaketa normal estandar metatuaren funtzioa ematen du. Banaketak 0 batez bestekoa eta 1 desbideratze estandarra dauka.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

NORM.S.DIST(Zenbakia; Metatua)

Zenbakia: banaketa metatu normal estandarra kalkulatu behar zaion balioa da.

Metatua (aukerakoa): 0 edo Faltsua, probabilitate-dentsitatearen funtzioa kalkulatzen du. Beste balio batzuk edo Egiazkoa izanez gero, edo ez ikusi eginez gero, banaketa metatuaren funtzioa kalkulatzen du.

Adibidea

=NORM.S.DIST(1;0) funtzioak 0.2419707245 ematen du.

=NORMSDIST(1): 0,84 ematen du. X=1 balioaren ezkerraldean dagoen banaketa normal estandarraren kurbaren azpiko areak area osoaren % 84 hartzen du.

NORMSINV

Banaketa normal estandar metatuaren alderantzizkoa ematen du.

Sintaxia

NORMINV(Zenbakia)

Zenbakia: alderantzizko banaketa normal estandarra kalkulatu behar zaion probabilitatea.

Adibidea

=NORMSINV(0,908789): 1,3333 ematen du.

PERMUT

Adierazitako objektu kopuruaren errepikatu gabeko permutazioak kalkulatzen ditu.

Sintaxia

PERMUT(kopurua_1; kopurua_2)

Kopurua_1: objektuen guztizko kopurua.

Kopurua_2: permutazio bakoitzeko objektuen kopurua da.

Adibidea

=PERMUT(6;3): emaitza 120 da. 120 aukera daude, 6 joko-kartarekin 3 kartako sekuentzia desberdinak hartzeko.

PERMUTATIONA

Emandako objektu kopuru baten permutazioak kalkulatzen ditu. (errepikapenak onartuta).

Sintaxia

PERMUTATIONA(kopurua_1; kopurua_2)

Kopurua_1: objektuen guztizko kopurua.

Kopurua_2: permutazio bakoitzeko objektuen kopurua da.

Adibidea

Zenbat aldiz atera daitezke 2 objektu 11 objektuko multzo batetik?

=PERMUTATIONA(11;2): 121 ematen du.

=PERMUTATIONA(6;3) emaitza 216 da. 6 joko-kartarekin, 216 aukera daude 3 kartako sekuentziak osatzeko, karta bat atera aurretik lehen ateratakoa zakura ematen bada.

PROB

Barruti bateko balioak bi mugaren artean egoteko probabilitatea ematen du. Ez bada Amaierako baliorik adierazten, datu-balioak Hasierako balioen berdinak direla hartuko du oinarritzat funtzio honek, probabilitatea kalkulatzeko.

Sintaxia

PROB(datuak; probabilitatea; hasiera; amaiera)

Datuak: lagineko matrizea edo datu-barrutia da.

Probabilitatea: probabilitateei dagokien matrizea edo barrutia.

Hasiera: batu beharreko probabilitateak dituen bitartearen hasierako balioa.

Amaiera (aukerakoa): batu beharreko probabilitateak dituen bitartearen amaierako balioa. Parametro hori ez badago, Hasiera balioa egoteko probabilitatea kalkulatzen da.

Adibidea

=PROB(A1:A50;B1:B50;50;60): A1:A50 barrutiko balio bat 50 eta 60 mugen artean egoteko probabilitatea kalkulatzen du. A1:A50 barrutiko balio guztiek probabilitate bat dute B1:B50 barrutian.

RANK

Lagineko zenbaki baten heina ematen du.

Sintaxia

RANK(Balioa; Datuak; Mota)

Balioa: heina zehaztu beharreko balioa da.

Datuak: lagineko matrizea edo datu-barrutia da.

Mota (aukerakoa): sekuentzia-ordena da.

Mota = 0 bada, esan nahi du beheranzkoa dela, matrizeko azken elementutik aurrenekora (hori da lehenespena);

Mota = 0 bada, esan nahi du goranzkoa dela, barrutiko lehen elementutik azkenekora.

Adibidea

=RANK(A10;A1:A50): A1:A50 balio-barrutiko A10 gelaxkako balioaren heina ematen du. Balioa ez bada existitzen barrutiaren baitan, errore-mezu bat bistaratuko da.

RANK.AVG

Emandako balio batek emandako balio-matrize batean duen hein estatistikoa itzultzen du. Zerrendan balio bikoiztuak badaude, batezbesteko heina itzuliko da.

Ohar-ikonoa

RANK.AVG eta RANK.EQ funtzioen arteko desberdintasuna balioen zerrendan bikoiztuak daudenean geratzen da agerian. RANK.EQ funtzioak heinik baxuena ematen du, eta RANK.AVG funtzioak batezbesteko heina ematen du.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

RANK(Balioa; Datuak; Mota)

Balioa: heina zehaztu beharreko balioa da.

Datuak: lagineko matrizea edo datu-barrutia da.

Mota (aukerakoa): sekuentzia-ordena da.

Mota = 0 bada, esan nahi du goranzkoa dela, barrutiko lehen elementutik azkenekora.

Mota = 0 bada, esan nahi du goranzkoa dela, barrutiko lehen elementutik azkenekora.

Adibidea

=RANK(A10;A1:A50): A1:A50 balio-barrutiko A10 gelaxkako balioaren heina ematen du. Balioa ez bada existitzen barrutiaren baitan, errore-mezu bat bistaratuko da.

RANK.EQ

SKEW

Banaketa baten asimetria ematen du.

Sintaxia

SKEW(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=SKEW(A1:A50): emandako datuen asimetria-balioa kalkulatzen du.

SLOPE

Erregresio linealaren lerroaren malda ematen du. Y eta X balioetan ezarritako datu-puntuei egokitzen zaie malda.

Sintaxia

SLOPE(datuak_Y; datuak_X)

Datuak_Y: y datuen matrizea da.

Datuak_X: x datuen matrizea da.

Adibidea

=SLOPE(A1:A50;B1:B50)

STANDARDIZE

Ausazko aldagai bat balio normalizatu bihurtzen du.

Sintaxia

STANDARDIZE(Zenbakia; Batez bestekoa; STDEV)

Zenbakia: estandarizatu beharreko zenbakia da.

Batez bestekoa: banaketaren batez besteko aritmetikoa.

STDEV: banaketaren desbideratze estandarra.

Adibidea

=STANDARDIZE(11;10;1) funtzioak 1 ematen du. 10eko batez bestekoa eta 1eko desbideratze estandarra dituen banaketa normal batean, 11 balioaren eta batez bestekoaren arteko distantzia 1 da. Banaketa normal estandarrean, 0 batez besteko baliotik distantzia berera egongo da 1 balioa.

STDEV

Desbideratze estandarra kalkulatzen du lagin batean oinarrituta.

Sintaxia

STDEV(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Populazio osoan oinarritutako lagina adierazten duten zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=STDEV(A1:A50): desbiderapen estandarra ematen du erreferentzia-datuetan oinarrituta.

STDEV.P

Desbideratze estandarra ematen du populazio osoan oinarrituta.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.2

Sintaxia

STDEV.P(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Populazio osoa adierazten duten zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=STDEV.P(A1:A50): erreferentzia-datuen desbideratze estandarra ematen du.

STDEV.S

Desbideratze estandarra kalkulatzen du lagin batean oinarrituta.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.2

Sintaxia

STDEV.S(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Populazio osoan oinarritutako lagina adierazten duten zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=STDEV.S(A1:A50): erreferentzia-datuen desbideratze estandarra ematen du.

STDEVA

Desbideratze estandarra kalkulatzen du lagin batean oinarrituta.

Sintaxia

STDEVA(Balioa1; Balioa2; ...; Balioa30)

Balioa1, Balioa2, ..., Balioa30: Populazio osotik eratorritako lagina adierazten duten balioak edo barrutiak dira. Testuaren balioa 0 da.

Adibidea

=STDEVA(A1:A50): Desbideratze estandarra ematen du erreferentzia-datuetan oinarrituta.

STDEVP

Desbideratze estandarra ematen du populazio osoan oinarrituta.

Sintaxia

STDEVP(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Populazio osoa adierazten duten zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=STDEVP(A1:A50): erreferentzia-datuen desbideratze estandarra ematen du.

STDEVPA

Desbideratze estandarra ematen du populazio osoan oinarrituta.

Sintaxia

STDEVPA(Balioa1; Balioa2; ...; Balioa30)

Balioa1, Balioa2, ..., Balioa30: Populazio osotik eratorritako lagina adierazten duten balioak edo barrutiak dira. Testuaren balioa 0 da.

Adibidea

=STDEVPA(A1:A50): erreferentzia-datuen desbideratze estandarra ematen du.

STEYX

Erregresioko X balio guztientzat aurreikusitako Y balioaren errore estandarra ematen du.

Sintaxia

STEYX(DatuakY; DatuakX)

DatuakY: y datuen matrizea da.

DatuakX: x datuen matrizea da.

Adibidea

=STEXY(A1:A50;B1:B50)

T.DIST

T banaketa ematen du.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

T.DIST(Zenbakia; Askatasun_graduak; Metatua)

Zenbakia: T banaketa kalkulatu behar zaion balioa da.

Askatasun_graduak: T banaketaren askatasun-graduen kopurua.

Metatua (aukerakoa): 0 edo Faltsua, probabilitate-dentsitatearen funtzioa kalkulatzen du. Beste balio batzuk edo Egiazkoa izanez gero, edo ez ikusi eginez gero, banaketa metatuaren funtzioa kalkulatzen du.

Adibidea

=T.DIST(1; 10; TRUE) funtzioak 0,8295534338 ematen du.

T.DIST.2T

Student-en bi ilarako T banaketa kalkulatzen du. Laginen datu multzo txikiekin hipotesiak probatzeko erabiltzen den probabilitate-banaketa jarraitua da.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

T.DIST.2T(Zenbakia; Askatasun_graduak)

Zenbakia: T banaketa kalkulatu behar zaion balioa da.

Askatasun_graduak: T banaketaren askatasun-graduen kopurua.

Adibidea

=T.DIST.2T(1; 10) funtzioak 0,3408931323 ematen du.

T.DIST.RT

Student-en eskuin ilarako T banaketa kalkulatzen du. Laginen datu multzo txikiekin hipotesiak probatzeko erabiltzen den probabilitate-banaketa jarraitua da.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

T.DIST.RT(Zenbakia; Askatasun_graduak)

Zenbakia: T banaketa kalkulatu behar zaion balioa da.

Askatasun_graduak: T banaketaren askatasun-graduen kopurua.

Adibidea

=T.DIST.RT(1; 10) funtzioak 0,1704465662 ematen du.

T.INV

T banaketaren ilara bakarreko alderantzizkoa ematen du.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

T.INV(zenbakia; askatasun_graduak)

Zenbakia: bi ilarako T banaketari dagokion probabilitatea.

Askatasun_graduak: T banaketaren askatasun-graduen kopurua.

Adibidea

=T.INV(0,1;6): -1,4397557473 ematen du

T.INV.2T

Student-en bi ilarako T banaketaren alderantzizkoa kalkulatzen du. Laginen datu multzo txikiekin hipotesiak probatzeko erabiltzen den probabilitate-banaketa jarraitua da.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

T.INV.2T(zenbakia; askatasun_graduak)

Zenbakia: bi ilarako T banaketari dagokion probabilitatea.

Askatasun_graduak: T banaketaren askatasun-graduen kopurua.

Adibidea

=T.INV.2T(0,25; 10) funtzioak 1,221255395 ematen du.

T.TEST

Student-en T-testari dagokion probabilitatea ematen du.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

T.TEST(datuak_1; datuak_2; modua; mota)

Datuak_1: lehen erregistroko mendeko datuen matrizea edo barrutia.

Datuak_2: bigarren erregistroko mendeko datuen matrizea edo barrutia.

Modua = 1: ilara bakarreko proba kalkulatzen du; Modua = 2 bi ilarako proba kalkulatzen du.

Mota: Egin beharreko T-testaren mota. 1 motak binakatua adierazten du. 2 motak, berriz, bariantza berdineko bi lagin (homozedastikoa). 3 motak, azkenik, bariantza desberdineko bi lagin (heterozedastikoa).

Adibidea

=T.TEST(A1:A50;B1:B50;2;2)

TDIST

T banaketa ematen du.

Sintaxia

TDIST(zenbakia; askatasun_graduak; modua)

Zenbakia: T banaketa kalkulatu behar zaion balioa da.

Askatasun_graduak: T banaketaren askatasun-graduen kopurua.

Modua = 1: ilara bakarreko proba ematen du; Modua = 2 bi ilarako proba ematen du.

Adibidea

=TDIST(12;5;1)

TINV

T banaketaren alderantzizkoa kalkulatzen du.

Sintaxia

TINV(zenbakia; askatasun_graduak)

Zenbakia: bi ilarako T banaketari dagokion probabilitatea.

Askatasun_graduak: T banaketaren askatasun-graduen kopurua.

Adibidea

=TINV(0,1;6): 1,94 ematen du

TTEST

Student-en T-testari dagokion probabilitatea ematen du.

Sintaxia

TTEST(datuak_1; datuak_2; modua; mota)

Datuak_1: lehen erregistroko mendeko datuen matrizea edo barrutia.

Datuak_2: bigarren erregistroko mendeko datuen matrizea edo barrutia.

Modua = 1: ilara bakarreko proba kalkulatzen du; Modua = 2 bi ilarako proba kalkulatzen du.

Mota: Egin beharreko T-testaren mota. 1 motak binakatua adierazten du. 2 motak, berriz, bariantza berdineko bi lagin (homozedastikoa). 3 motak, azkenik, bariantza desberdineko bi lagin (heterozedastikoa).

Adibidea

=TTEST(A1:A50;B1:B50;2;2)

VAR

Lagin baten bariantza kalkulatzen du.

Sintaxia

VAR(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Populazio osoan oinarritutako lagina adierazten duten zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=VAR(A1:A50)

VARA

Bariantza kalkulatzen du lagin batean oinarrituta. Testuaren balioa 0 da.

Sintaxia

VARA(Balioa1; Balioa2; ...; Balioa30)

Balioa1, Balioa2, ..., Balioa30: Populazio osotik eratorritako lagina adierazten duten balioak edo barrutiak dira. Testuaren balioa 0 da.

Adibidea

=VARA(A1:A50)

VARP

Lagin baten bariantza kalkulatzen du.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.2

Sintaxia

VAR.S(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Populazio osoan oinarritutako lagina adierazten duten zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=VAR(A1:A50)

VARP

Bariantza kalkulatzen du populazio osoan oinarrituta.

Sintaxia

VARP(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Populazio osoa adierazten duten zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=VARP(A1:A50)

VARP

Bariantza kalkulatzen du populazio osoan oinarrituta.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.2

Sintaxia

VAR.P(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Populazio osoa adierazten duten zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=VARP(A1:A50)

VARPA

Bariantza kalkulatzen du populazio osoan oinarrituta. Testuaren balioa 0 da.

Sintaxia

VARPA(Balioa1; Balioa2; ...; Balioa30)

Balioa1, Balioa2, ..., Balioa30: Populazio osotik eratorritako lagina adierazten duten balioak edo barrutiak dira. Testuaren balioa 0 da.

Adibidea

=VARPA(A1:A50)

WEIBULL

Weibull-en banaketaren balioak ematen ditu.

Weibull banaketa probabilitate-banaketa jarraitu bat da, Alfa > 0 (forma) eta Beta > 0 (eskala) parametroak dituena.

C 0 bada, WEIBULL funtzioak probabilitate-dentsitatearen funtzioa kalkulatuko du.

C 1 bada, WEIBULL funtzioak banaketa metatuaren funtzioa kalkulatuko du.

Sintaxia

WEIBULL(zenbakia; alfa; beta; C)

Zenbakia: Weibull-en banaketa kalkulatu behar zaion balioa.

Alfa: Weibull banaketaren forma-parametroa da.

Beta: Weibull banaketaren eskala-parametroa da.

C funtzioaren mota adierazten du.

Adibidea

=WEIBULL(2;1;1;1) funtzioak 0,86 ematen du.

Ikus, baita ere, wiki orria.

WEIBULL.DIST

Emaguzu laguntza!