Estatistika-funtzioak. Laugarren zatia

AVERAGEIF

Emandako irizpide bat betetzen dituen barruti bateko gelaxka guztien batezbesteko aritmetikoa ematen du. AVERAGEIF funtzioak proba logikoekin bat datozen emaitza guztiak batzen ditu eta batuketa hori hautatutako balioen kopuruarekin zatitzen du.

AVERAGEIFS

Emandako irizpide anitz betetzen dituen barruti bateko gelaxka guztien batezbesteko aritmetikoa ematen du. AVERAGEIFS funtzioak proba logikoekin bat datozen emaitza guztiak batzen ditu eta batuketa hori hautatutako balioen kopuruarekin zatitzen du.

AVEDEV

Datu-puntuen batez bestekoarekiko desbideratze absolutuen batez bestekoa ematen du. Datu multzoaren sakabanatzea erakusten du.

Sintaxia

AVEDEV(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Lagin bat adierazten duten balioak edo barrutiak dira. Zenbaki bakoitza erreferentzia batekin ordeztu daiteke.

Adibidea

=AVEDEV(A1:A50)

AVERAGE

Argumentuen batez bestekoa ematen du.

Sintaxia

AVERAGE(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=AVERAGE(A1:A50)

AVERAGEA

Argumentuen batez bestekoa ematen du. Testuaren balioa 0 da.

Sintaxia

AVERAGEA(Balioa1; Balioa2; ...; Balioa30)

Balioa1, Balioa2, ..., Balioa30: Balioak edo barrutiak dira. Testuaren balioa 0 da.

Adibidea

=AVERAGEA(A1:A50)

MAX

Argumentu-zerrenda bateko balio handiena ematen du.

0 ematen du, ez bada zenbakizko baliorik edo errorerik aurkitu gelaxka-erreferentzia gisa pasatutako gelaxka-barrutian. Testu-gelaxkei ez ikusi egiten diete MIN() eta MAX() funtzioek. MINA() eta MAXA() funtzioek 0 ematen dute, ez bada baliorik (zenbakizko nahiz testuzko baliorik) eta errorerik aurkitu. Kate-argumentu literal bat pasatzen bazaio MIN() edo MAX() funtzioari, MIN("katea") adibidez, hala ere errorea emango du.

Sintaxia

MAX(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=MAX(A1;A2;A3;50;100;200) zerrendako baliorik altuena ematen du.

=MAX(A1:B100) zerrendako baliorik altuena ematen du.

MAXA

Argumentu-zerrenda bateko balio handiena ematen du. MAX funtzioak ez bezala, honek testua sartzea onartzen du. Testuaren balioa 0 da.

MINA() eta MAXA() funtzioek 0 ematen dute, ez bada baliorik (zenbakizko nahiz testuzko baliorik) eta errorerik aurkitu.

Sintaxia

MAXA(Balioa1; Balioa2; ...; Balioa30)

Balioa1; Balioa2; ...; Balioa30: Balioak edo barrutiak dira. Testuaren balioa 0 da.

Adibidea

=MAXA(A1;A2;A3;50;100;200;"testua") funtzioak zerrendako baliorik handiena ematen du.

=MAXA(A1:B100) funtzioak zerrendako baliorik handiena ematen du.

MEDIAN

Zenbaki multzo baten mediana ematen du. Multzoko balio kopurua bakoitia bada, multzoaren erdian dagoen zenbakia izango da mediana; balio kopurua bikoitia bada, berriz, multzoaren erdian dauden bi balioen batez bestekoa izango da.

Sintaxia

MEDIAN(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Lagin bat adierazten duten balioak edo barrutiak dira. Zenbaki bakoitza erreferentzia batekin ordeztu daiteke.

Adibidea

kopurua bakoitia bada: =MEDIAN(1; 5; 9; 20; 21) funtzioak 9 ematen du mediana-balio gisa.

kopurua bikoitia bada: =MEDIAN(1; 5; 9; 20) funtzioak erdiko bi balioen (5 eta 9) arteko batez bestekoa ematen du; alegia, 7.

MIN

Argumentu-zerrenda bateko baliorik txikiena ematen du.

0 ematen du, ez bada zenbakizko baliorik edo errorerik aurkitu gelaxka-erreferentzia gisa pasatutako gelaxka-barrutian. Testu-gelaxkei ez ikusi egiten diete MIN() eta MAX() funtzioek. MINA() eta MAXA() funtzioek 0 ematen dute, ez bada baliorik (zenbakizko nahiz testuzko baliorik) eta errorerik aurkitu. Kate-argumentu literal bat pasatzen bazaio MIN() edo MAX() funtzioari, MIN("katea") adibidez, hala ere errorea emango du.

Sintaxia

MIN(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=MIN(A1:B100): zerrendako baliorik txikiena ematen du.

MINA

Argumentu-zerrenda bateko balio txikiena ematen du. Testua ere sar dezakezu. Testuaren balioa 0 da.

MINA() eta MAXA() funtzioek 0 ematen dute, ez bada baliorik (zenbakizko nahiz testuzko baliorik) eta errorerik aurkitu.

Sintaxia

MINA(Balioa1; Balioa2; ...; Balioa30)

Balioa1, Balioa2, ..., Balioa30: Balioak edo barrutiak dira. Testuaren balioa 0 da.

Adibidea

=MINA(1; "Testua"; 20) funtzioak 0 ematen du.

=MINA(A1:B100): zerrendako baliorik txikiena ematen du.

MODE

Datu multzo bateko maiztasun handieneko balioa ematen du (moda). Maiztasun bereko hainbat balio badago, baliorik txikiena emango du. Errorea ematen du, balio bat ere ez denean birritan agertzen.

Ohar-ikonoa

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.

Sintaxia

MODE(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=MODE(A1:A50)

MODE.MULT

Moda estatistikoen (maizen agertzen diren balioen) matrize bertikal bat itzultzen du, emandako zenbakien zerrenda batetik.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

MODE.MULT(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Abisu-ikonoa

MODE.MULT funtzioak balioen matrize bat ematen duenez, matrize-formula modura sartu behar da. Funtzioa ez bada horrela sartzen, lehen modua soilik itzuliko da, alegia, MODE.SNGL funtzioak ematen duen emaitza bera.

Adibidea

=MODE(A1:A50)

MODE.SNGL

Datu multzo bateko maiztasun handieneko balioa ematen du (moda). Maiztasun bereko hainbat balio badago, baliorik txikiena emango du. Errorea ematen du, balio bat ere ez denean birritan agertzen.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

MODE.SNGL(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Abisu-ikonoa

Datu multzoak datu-puntu bikoizturik ez badu, MODE.SNGL funtzioak #BALIOA! errore-balioa ematen du.

Adibidea

=MODE(A1:A50)

NEGBINOM.DIST

Dentsitate edo banaketa binomial negatiboa ematen du.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

NEGBINOM.DIST(X; R; SP; Metagarria)

X: egindako saioetan lortutako hutsegiteen kopurua.

R: egindako saioetan lortutako arrakasten kopurua.

Probabilitatea: saio baten arrakasta-probabilitatea.

Metagarria = 0 dentsitate-funtzioa kalkulatzen du,Metagarria = 1 banaketa kalkulatzen du.

Adibidea

=NEGBINOMDIST(1; 1; 0,5;0): emaitza 0,25 da.

=NEGBINOM.DIST(1; 1; 0,5): emaitza 0,25 da.

NEGBINOMDIST

Banaketa binomial negatiboa ematen du.

Sintaxia

NEGBINOMDIST(X; R; probabilitatea)

X: egindako saioetan lortutako hutsegiteen kopurua.

R: egindako saioetan lortutako arrakasten kopurua.

Probabilitatea: saio baten arrakasta-probabilitatea.

Adibidea

=NEGBINOMDIST(1; 1; 0,5): emaitza 0,25 da.

NORMDIST

Dentsitate-funtzioa edo banaketa normal metatua kalkulatzen du.

Sintaxia

NORMDIST(Zenbakia; Batez bestekoa; STDEV; C)

Zenbakia: banaketa normala kalkulatzeko oinarritzat erabiliko den banaketaren balioa.

Batez bestekoa: banaketaren batez besteko balioa.

STDEV: banaketaren desbideratze estandarra.

C aukerakoa da. C = 0: dentsitate-funtzioa kalkulatzen du; C = 1: banaketa kalkulatzen du.

Adibidea

=NORMDIST(70; 63; 5 0) funtzioaren emaitza 0,03 da.

=NORMDIST(70; 63; 5 1) funtzioaren emaitza 0,92 da.

NORMDIST

Dentsitate-funtzioa edo banaketa normal metatua kalkulatzen du.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

NORMDIST(Zenbakia; Batez bestekoa; STDEV; C)

Zenbakia: banaketa normala kalkulatzeko oinarritzat erabiliko den banaketaren balioa.

Batez bestekoa: banaketaren batez besteko balioa.

STDEV: banaketaren desbideratze estandarra.

C = 0: dentsitate-funtzioa kalkulatzen du; C = 1: banaketa kalkulatzen du.

Adibidea

=NORMDIST(70; 63; 5 0) funtzioaren emaitza 0,03 da.

=NORMDIST(70; 63; 5 1) funtzioaren emaitza 0,92 da.

NORMINV

Banaketa normal metatuaren alderantzizkoa ematen du.

Sintaxia

NORMINV(zenbakia; batez bestekoa; STDEV)

Zenbakia: alderantzizko banaketa normala kalkulatzeko oinarri gisa erabiliko den probabilitate-balioa.

Batez bestekoa: banaketa normalaren batez besteko balioa.

STDEV: banaketa normalaren desbideratze estandarra.

Adibidea

=NORMINV(0,9; 63; 5) funtzioak 69,41 ematen du. Oilo-arrautzen batez besteko pisua 63 gramokoa bada (5 gramoko desbideratze estandarrarekin), orduan, % 90eko probabilitatea egongo da arrautzak 69,41 g baino gutxiago pisatzeko.

PEARSON

Pearson-en produktu-memento korrelazioaren koefizientea (r) ematen du.

Sintaxia

PEARSON(Datuak_1; Datuak_2)

Datuak_1: lehen datu multzoaren matrizea adierazten du.

Datuak_2: bigarren datu multzoaren matrizea adierazten du.

Adibidea

=PEARSON(A1:A30; B1:B30): bi datu multzoen Pearson-en korrelazio-koefizientea ematen du.

PERCENTILE

Matrize bateko datu-balioen alfa pertzentila ematen du. Balio txikienetik (alfa=0) handienera (alfa=1) doan datu-serie bateko eskala-balioa ematen du pertzentilak. Alfa = % 25 bada, pertzentilak lehen kuartila adierazten du; alfa = % 50 bada, berriz, MEDIAN (mediana) izango da.

Sintaxia

PERCENTILE(Datuak; Alfa)

Datuak: datuen matrizea.

Alfa: 0 eta 1 arteko eskalaren ehunekoa.

Adibidea

=PERCENTILE(A1:A50;0,1): A1:A50 barrutiko datu-eskala osoaren % 10ari dagokion kokaguneko balioa ematen du.

PERCENTILE.EXC

Emandako balio-barruti baten eta alfa balio baten alfagarren pertzentila ematen du, 0 eta 1 arteko barruti esklusiboan. Pertzentil batek alfa txikienetik (alfa=0) handienera (alfa=1) doan datu-serie baten eskala-balioa itzultzen du. Alfa = % 25 bada, pertzentila lehen kuartilan egongo da; lfa = % 50 bada, mediana izango da.

Abisu-ikonoa

Alfa ez bada 1/(n+1) balioaren anizkoitza, (non 'n' emandako matrizeko balio kopurua den), funtzioak emandako matrizeko balioen arteko interpolazioa egiten du pertzentilaren balioa kalkulatzeko. Hala ere, alfa 1/(n+1) baino txikiagoa bada edo alfa n/(n+1) baino handiagoa bada, funtzioak ezin izango du interpolazioa gauzatu, eta errore bat emango du.

Ohar-ikonoa

PERCENTILE.INC eta PERCENTILE.EXC arteko desberdintasuna da PERCENTILE.INC funtzioak 0 eta 1 arteko alfa balio bat kalkulatzen duela, modu inklusiboan, eta PERCENTILE.EXC funtzioak modu esklusiboan kalkulatzen duela.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

PERCENTILE.EXC(Datuak; Alfa)

Datuak: datuen matrizea.

Alfa: 0 eta 1 arteko eskalaren ehunekoa.

Adibidea

=PERCENTILE.EXC(A1:A50;10%): A1:A50 barrutiko datu-eskala osoaren % 10ari dagokion kokaguneko balioa ematen du.

PERCENTILE.INC

Matrize bateko datu-balioen alfa pertzentila ematen du. Datu-serieko balio txikienetik (alfa=0) handienera (alfa=1) ordenatuta, bere eskala-balioa ematen du pertzentilak. Alfa = % 25 bada, pertzentilak lehen kuartila adierazten du; Alfa = % 50 bada, berriz, MEDIAN (mediana) izango da.

Ohar-ikonoa

PERCENTILE.INC eta PERCENTILE.EXC arteko desberdintasuna da PERCENTILE.INC funtzioak 0 eta 1 arteko alfa balio bat kalkulatzen duela, modu inklusiboan, eta PERCENTILE.EXC funtzioak modu esklusiboan kalkulatzen duela.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

PERCENTILE.INC(Datuak; Alfa)

Datuak: datuen matrizea.

Alfa: 0 eta 1 arteko eskalaren ehunekoa.

Adibidea

=PERCENTILE(A1:A50; 0,1): A1:A50 barrutiko datu-eskala osoaren % 10ari dagokion kokaguneko balioa ematen du.

PERCENTRANK

Lagin bateko balio baten ehuneko heina ematen du.

Sintaxia

PERCENTRANK(Datuak; Balioa; Esangura)

Datuak: lagineko datuen matrizea.

Balioa: ehuneko heina kalkulatu behar zaion balioa.

Esangura: Aukerako argumentu bat, itzuli den ehunekoen balioa zenbat digitu esanguratsura biribilduko den zehazten duena. Erabiltzen ez bada, 3 balioa erabiliko da.

Adibidea

=PERCENTRANK(A1:A50; 50): A1:A50 barrutiko balio guztien artean 50 balioak duen ehuneko heina ematen du. Barrutitik kanpo geratzen bada 50, errore-mezua agertuko da.

PERCENTRANK.EXC

Zehaztutako balioak emandako matrizean zein kokagune erlatibo duen ematen du, 0 eta 1 balioen artean (esklusiboa).

Ohar-ikonoa

PERCENTRANK.INC eta PERCENTRANK.EXC arteko desberdintasuna da PERCENTRANK.INC funtzioak 0 eta 1 arteko balio bat kalkulatzen duela, modu inklusiboan, eta PERCENTRANK.EXC funtzioak modu esklusiboan kalkulatzen duela.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

PERCENTRANK.EXC(Datuak; Balioa; Esangura)

Datuak: lagineko datuen matrizea.

Balioa: ehuneko heina kalkulatu behar zaion balioa.

Esangura: Aukerako argumentu bat, itzuli den ehunekoen balioa zenbat digitu esanguratsura biribilduko den zehazten duena.

Adibidea

=PERCENTRANK(A1:A50; 50): A1:A50 barrutiko balio guztien artean 50 balioak duen ehuneko heina ematen du. Barrutitik kanpo geratzen bada 50, errore-mezua agertuko da.

PERCENTRANK.INC

Zehaztutako balioak emandako matrizean zein kokagune erlatibo duen ematen du, 0 eta 1 balioen artean (inklusiboa).

Ohar-ikonoa

PERCENTRANK.INC eta PERCENTRANK.EXC arteko desberdintasuna da PERCENTRANK.INC funtzioak 0 eta 1 arteko balio bat kalkulatzen duela, modu inklusiboan, eta PERCENTRANK.EXC funtzioak modu esklusiboan kalkulatzen duela.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

PERCENTRANK.INC(Datuak; Balioa; Esangura)

Datuak: lagineko datuen matrizea.

Balioa: ehuneko heina kalkulatu behar zaion balioa.

Esangura: Aukerako argumentu bat, itzuli den ehunekoen balioa zenbat digitu esanguratsura biribilduko den zehazten duena.

Adibidea

=PERCENTRANK(A1:A50; 50): A1:A50 barrutiko balio guztien artean 50 balioak duen ehuneko heina ematen du. Barrutitik kanpo geratzen bada 50, errore-mezua agertuko da.

PHI

Banaketa normal estandarraren banaketa-funtzioaren balioak ematen ditu.

Sintaxia

PHI(zenbakia)

Zenbakia: banaketa normal estandarra kalkulatzeko erabiliko den balioa.

Adibidea

=PHI(2,25) = 0,03

=PHI(-2,25) = 0,03

=PHI(0) = 0,4

POISSON

Poisson-en banaketa ematen du.

Sintaxia

POISSON(zenbakia; batez bestekoa; C)

Zenbakia: Poisson-en banaketa kalkulatzeko erabiliko den balioa.

Batez bestekoa: Poisson-en banaketaren batez besteko balioa.

C (aukerakoa) = 0 edo Faltsua: dentsitate-funtzioa kalkulatzen du; C = 1 edo Egiazkoa: banaketa kalkulatzen du. Zehazten ez denean, Egiazkoa balio lehenetsia sartzen da dokumentua gordetzen duzunean, bateragarritasun hobea izateko beste programa batzuekin eta LibreOffice suitearen bertsio zaharragoekin.

Adibidea

=POISSON(60;50;1); emaitza 0,93 da.

POISSON.DIST

Poisson-en banaketa ematen du.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.2

Sintaxia

POISSON(zenbakia; batez bestekoa; C)

Zenbakia: Poisson-en banaketa kalkulatzeko erabiliko den balioa.

Batez bestekoa: Poisson-en banaketaren batez besteko balioa.

C (aukerakoa) = 0 edo Faltsua: dentsitate-funtzioa kalkulatzen du; C = 1 edo Egiazkoa: banaketa kalkulatzen du. Zehazten ez denean, Egiazkoa balio lehenetsia sartzen da dokumentua gordetzen duzunean, bateragarritasun hobea izateko beste programa batzuekin eta LibreOffice suitearen bertsio zaharragoekin.

Adibidea

=POISSON.DIST(60;50;1); emaitza 0,9278398202 da.

QUARTILE

Datu multzo baten kuartila ematen du.

Sintaxia

QUARTILE(Datuak; Mota)

Datuak: lagineko datuen matrizea.

Mota: pertzentil mota. (0 = MIN, 1 = 25%, 2 = 50% (MEDIAN), 3 = 75% eta 4 = MAX.)

Adibidea

=QUARTILE(A1:A50;2) A1:A50 barrutiko balioetan, txikienetik handienera, eskalako % 50a zein baliori dagokion kalkulatzen du.

QUARTILE.EXC

Emandako balio-barruti baterako, eskatutako kuartila ematen du, 0tik 1erako pertzentil-barruti esklusiboan oinarrituta.

Ohar-ikonoa

QUARTILE.INC eta QUARTILE.EXC arteko desberdintasuna da QUARTILE.INC funtzioak 0 eta 1 arteko pertzentil-barruti batean kalkulatzen duela balioa, baina modu inklusiboan, eta QUARTILE.EXC funtzioak modu esklusiboan kalkulatzen duela.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

QUARTILE(Datuak; Mota)

Datuak: zehaztutako kuartila kalkulatzeko erabiliko den datu-balioen barrutia.

Mota: 1 eta 3 arteko osoko zenbaki bat, eskatutako kuartila adierazten duena. Mota = 1 edo 3 bada, emandako matrizeak 2 balio baino gehiago izan behar ditu.

Adibidea

=QUARTILE.EXC(A1:A50;2) A1:A50 barrutiko balioetan, txikienetik handienera, eskalako % 50a zein baliori dagokion kalkulatzen du.

QUARTILE.INC

Datu multzo baten kuartila ematen du.

Ohar-ikonoa

QUARTILE.INC eta QUARTILE.EXC arteko desberdintasuna da QUARTILE.INC funtzioak 0 eta 1 arteko pertzentil-barruti batean kalkulatzen duela balioa, baina modu inklusiboan, eta QUARTILE.EXC funtzioak modu esklusiboan kalkulatzen duela.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.3

Sintaxia

QUARTILE(Datuak; Mota)

Datuak: lagineko datuen matrizea.

Mota: pertzentil mota. (0 = MIN, 1 = 25%, 2 = 50% (MEDIAN), 3 = 75% eta 4 = MAX.)

Adibidea

=QUARTILE.INC(A1:A50;2) A1:A50 barrutiko balioetan, txikienetik handienera, eskalako % 50a zein baliori dagokion kalkulatzen du.

Emaguzu laguntza!