Funtzio logikoak

Kategoria honetan funtzio logikoak aurkituko dituzu.

Logikoak ez diren argumentuen maneiua funtzio logikoetan

Komando hau erabiltzeko...

Txertatu - Funtzioa - Logika kategoria


AND

TRUE ematen du argumentu guztiak TRUE badira. Elementuetakoren bat FALSE bada, FALSE balioa emango du.

Argumentuak balio logikoak ematen dituzten adierazpen logikoak dira (TRUE, 1<5, 2+3=7, B8<10), edo balio logikoak dituzten matrizeak (A1:C3).

Sintaxia

AND(1 balio logikoa, 2 balio logikoa ... 30 balio logikoa)

1 balio logikoa; 2 balio logikoa ... 30 balio logikoa egiaztatu beharreko baldintzak dira. Edozein baldintza izan daiteke TRUE (egiazkoa) edo FALSE (faltsua). Barruti bat sartzen bada parametro gisa, funtzioak barrutiko balio guztiak erabiltzen ditu. Emaitza TRUE izango da barrutiko gelaxka guztietako balio logikoa TRUE bada.

Adibidea

12<13; 14>12 eta 7<6 sarreretako balio logikoak egiaztatu behar dira:

=AND(12<13;14>12;7<6) funtzioak FALSE ematen du.

=AND (FALSE;TRUE): FALSE ematen du.

FALSE

FALSE balio logikoa ematen du. FALSE() funtzioak ez du argumenturik behar, eta beti FALSE balio logikoa ematen du.

Sintaxia

FALSE()

Adibidea

=FALSE(): FALSE ematen du

=NOT(FALSE()): TRUE ematen du

IF

Egin beharreko proba logikoa zehazten du.

Sintaxia

IF(Proba; OrduanBalioa; BestelaBalioa)

Proba TRUE edo FALSE izan daitekeen edozein balio edo adierazpen da.

Proba logikoa TRUE denean ematen duen balioa da OrduanBalioa (aukerakoa).

Proba logikoa FALSE denean ematen duen balioa da BestelaBalioa (aukerakoa).

LibreOffice Calc-eko funtzioetan, "aukerakoa" marka daukaten parametroak alde batera utz daitezke ondoren parametrorik ez dagoenean soilik. Adibidez, lau parametro dituen funtzio batean, funtzio horietako azken biek "aukerakoa" marka badaukate, 4. parametroa edo 3. eta 4. parametroa alde batera utz ditzakezu, baina ezin duzu alde batera utzi 3. parametroa bakarrik.

Adibidea

=IF(A1>5;100;"txikiegia") A1 gelaxkako balioa 5 baino handiagoa bada, 100 balioa sartzen da uneko gelaxkan; bestela, “txikiegia” testua sartzen da (komatxorik gabe).

NOT

Balio logiko bat alderantzikatzen du.

Sintaxia

NOT (Balio logikoa)

Balio logikoa alderantzikatu beharreko balioa da.

Adibidea

=NOT(A). A=TRUE bada, orduan NOT(A) funtzioak FALSE ebaluatuko du.

OR

TRUE ematen du gutxienez argumentuetako bat TRUE bada. Funtzioak FALSE ematen du, argumentu guztiek FALSE balio logikoa badute.

Argumentuak balio logikoak ematen dituzten adierazpen logikoak dira (TRUE, 1<5, 2+3=7, B8<10), edo balio logikoak dituzten matrizeak (A1:C3).

Sintaxia

OR(1 balio logikoa, 2 balio logikoa ... 30 balio logikoa)

1 balio logikoa; 2 balio logikoa ... 30 balio logikoa egiaztatu beharreko baldintzak dira. Edozein baldintza izan daiteke TRUE (egiazkoa) edo FALSE (faltsua). Barruti bat sartzen bada parametro gisa, funtzioak barrutiko balio guztiak erabiliko ditu.

Adibidea

12<11; 13>22 eta 45=45 sarreretako balio logikoak egiaztatu behar dira.

=OR(12<11;13>22;45=45): TRUE ematen du.

=OR(TRUE;FALSE): TRUE ematen du.

TRUE

Balio logikoa TRUE gisa aplikatzen da. TRUE() funtzioak ez du argumenturik behar, eta beti ematen du TRUE balio logikoa.

Sintaxia

TRUE()

Adibidea

A=TRUE eta B=FALSE badira, honako adibideak agertzen dira:

=AND(A;B): FALSE ematen du

=OR(A;B): TRUE ematen du

=NOT(AND(A;B)): TRUE ematen du

XOR

TRUE (egiazkoa) itzultzen du, argumentuen kopuru bakoiti batek TRUE ematen badu.

Argumentuak balio logikoak ematen dituzten adierazpen logikoak dira (TRUE, 1<5, 2+3=7, B8<10), edo balio logikoak dituzten matrizeak (A1:C3).

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.0


Sintaxia

XOR(1 balio logikoa, 2 balio logikoa ... 30 balio logikoa)

Adibidea

=XOR(TRUE;TRUE): FALSE ematen du.

=XOR(TRUE;TRUE;TRUE): TRUE ematen du.

=XOR(FALSE;TRUE): TRUE ematen du.

Emaguzu laguntza!