Txertatu errenkadak

Txertatu errenkadak gelaxka aktiboaren gainean edo azpian. Txertatuko den errenkada kopurua hautatutako errenkada kopurua izango da. Errenkadarik hautatu ez bada, bakarra txertatuko da. Lehendik dauden errenkadak beherantz mugituko dira.

Errenkadak gainean

Errenkada berria txertatzen du gelaxka aktiboaren gainean.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Orria - Txertatu errenkadak - Errenkadak gainean.


Errenkadak azpian

Errenkada berria txertatzen du gelaxka aktiboaren azpian.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Orria - Txertatu errenkadak - Errenkadak azpian.


Emaguzu laguntza!