Txertatu gelaxkak

Txertatu gelaxkak elkarrizketa-koadroa irekitzen du; koadro horretan gelaxka berriak sar ditzakezu zehazten dituzun aukeren arabera. Gelaxkak ezabatzeko, hautatu Editatu - Ezabatu gelaxkak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Orria - Txertatu gelaxkak.

Aukeratu Ikusi - Tresna-barrak eta hautatu Txertatu gelaxkak tresna-barra:

Ikonoa

Txertatu gelaxkak


Hautapena

Orrian gelaxkak txertatzeko erabilgarri dituzun aukerak biltzen dira area honetan. Gelaxken kopurua eta kokagunea definitzeko, aurrez gelaxka-barruti bat hautatu behar da orrian.

Lerratu gelaxkak behera

Hautatutako gelaxka-barrutiko edukia beherantz eramaten du gelaxkak txertatzean.

Ikonoa

Txertatu gelaxkak beherantz

Lerratu gelaxkak eskuinera

Hautatutako gelaxka-barrutiko edukia eskuinerantz eramaten du gelaxkak txertatzean.

Ikonoa

Txertatu gelaxkak eskuinerantz

Errenkada osoa

Errenkada oso bat txertatzen du. Orriko hautapenak zehazten du errenkadaren kokagunea. Hautatuta dagoen errenka kopuruak erabakitzen du zenbat errenkada txertatuko diren. Jatorrizko errenkaden edukia beherantz eramaten da.

Ikonoa

Txertatu errenkadak

Zutabe osoa

Zutabe oso bat txertatzen du. Hautatutako zutabeen araberakoa izaten da txertatu beharreko zutabeen kopurua. Jatorrizko zutabeen edukia eskuinera eramaten da.

Ikonoa

Txertatu zutabeak

Emaguzu laguntza!