Eraman edo kopiatu orria

Orria dokumentuko beste kokagune batera edo beste dokumentu batera eramaten edo kopiatzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Orria - Mugitu edo kopiatu orria.

Ireki orri-fitxa baten laster-menua.


Abisu-ikonoa

Data-balioak dituzten gelaxkak kalkulu-orri batetik kopiatu eta beste batean itsasten badituzu, bi kalkulu-orriei data-oinarri bera ipini beharko diezu. Data-oinarri desberdinak badituzte, bistaratzen diren data-balioak aldatu egingo dira!


Dokumentu honetara:

Uneko orria nora eraman edo kopiatuko den zehazten du. Orria eramateko edo kopiatzeko kokagune berri bat sortu nahi baduzu, hautatu dokumentu berria.

Txertatu honen aurretik:

Hautatutako orriaren aurrera eraman edo kopiatuko da uneko orria. Eraman amaierara hautatzen bada, amaieran kokatuko da uneko dokumentua.

Kopiatu

Orria kopiatu egingo dela zehazten du. Aukera hautatu gabe badago, orria eraman egingo da. Orriak eraman egiten dira lehenespenez.

Emaguzu laguntza!