Goiburukoa/orri-oina

Orrialde-estilo baten goiburukoa edo orri-oina definitzen edo formateatzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Goiburukoak eta orri-oinak - Goiburukoa eta orri-oina fitxak.


Ezkerrean

Sartu goiburuko edo orri-oinaren ezkerraldean bistaratzea nahi duzun testua.

Erdian

Sartu goiburuko edo orri-oinaren erdian bistaratzea nahi duzun testua.

Eskuinean

Sartu goiburuko edo orri-oineko eskuinaldean bistaratzea nahi duzun testua.

Goiburukoa/orri-oina

Hautatu goiburuko edo orri-oin lehenetsi bat zerrendatik.

Testu-atributuak

Testu berriari edo hautatuari formatuak esleitzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Testu-atributuak elkarrizketa-koadroan honako fitxa-orriak daude: Letra-tipoa, Karaktere-efektuak eta Letra-kokagunea.

Icon

Testu-atributuak

Fitxategi-izena

Fitxategi-izenaren leku-marka bat txertatzen du hautatutako arean. Egin klik titulua txertatzeko. Azpimenutik titulua, fitxategi-izena edo bide-izena/fitxategi-izena hautatzeko, egin klik luzea. Titulurik ez bada eman (ikus Fitxategia - Propietateak), fitxategi-izena txertatuko da.

Icon

Fitxategi-izena

Orri-izena

Leku-marka bat txertatzen du goiburukoan/orri-oinean, orri-izena jarri behar den lekuan. Leku-marka horren ordez orri-izena agertuko da dokumentuaren goiburukoan/orri-oinean.

Icon

Orri-izena

Orrialde

Leku-marka bat txertatzen du, goiburukoan/orri-oinean orrialde-zenbakia jarri behar den lekuan. Horrela, zenbakituta ikusiko dituzu dokumentuko orrialdeak.

Icon

Orrialde

Orrialdeak

Leku-marka bat txertatzen du goiburukoan/orri-oinean, dokumentuaren orrialde kopurua jarri behar den lekuan.

Icon

Orrialdeak

Data

Leku-marka bat txertatzen du goiburukoan/orri-oinean, uneko data jarri behar den lekuan. Dokumentuko orri bakoitzaren goiburukoan/orri-oinean uneko data agertuko da.

Icon

Data

Ordua

Leku-marka bat txertatzen du goiburukoan/orri-oinean, uneko data jarri behar den lekuan. Leku-marka horren ordez ordua azalduko da dokumentuko orrialde guztietan.

Icon

Ordua

Emaguzu laguntza!