Nabigatzailea

'Nabigatzailea' aktibatzen eta desaktibatzen du. 'Nabigatzailea' leiho atrakagarria da.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Ikusi - Nabigatzailea.

Estandarra barran, sakatu

Ikonoa

Aktibatu/desaktibatu nabigatzailea


Dokumentuen ikuspegi orokorrerako nabigatzailea

Aukeratu Ikusi - Nabigatzailea 'Nabigatzailea' leihoa bistaratzeko.

Zutabea

Sartu zutabe-hizkia. Gelaxka-kurtsorea zehaztutako errenkadan kokatzeko (zutabe berean), sakatu 'Sartu'.

Errenkada

Sartu errenkada-hizkia. Gelaxka-kurtsorea zehaztutako errenkadan kokatzeko (zutabe berean), sakatu 'Sartu'.

Datu-barrutia

Gelaxka-kurtsorearen kokaguneak markatutako uneko datu-barrutia zehazten du.

Icon

Datu-barrutia

Hasi

Uneko datu-barrutiaren hasierara joaten da; Datu-barrutia botoia sakatuz nabarmen dezakezu.

Ikonoa

Hasi

Amaitu

Uneko datu-barrutiaren amaierara joaten da; Datu-barrutia botoia sakatuz nabarmen dezakezu.

Ikonoa

Amaitu

Txandakatu

Edukiaren ikuspegia txandakatzen du. Hautatutako nabigatzaile-elementua eta bere azpielementuak soilik bistaratzen dira. Elementu guztiak ikustera itzultzeko, egin klik berriro ikonoan.

Ikonoa

Txandakatu

Edukia

Edukiak ezkutatzea/erakustea ahalbidetzen du.

Ikonoa

Edukia

Agertokiak

Erabilgarri dauden agertoki guztiak bistaratzen ditu. Agertoki bat aplikatzeko, egin klik bikoitza bere izenean. Orrian ikusiko duzu emaitza. Informazio gehiago nahi izanez gero, aukeratu Tresnak - Agertokiak.

Ikonoa

Agertokiak

Nabigatzaileak agertokiak bistaratzen baditu, ondorengo komandoak erabil ditzakezu eskuineko botoiarekin klik eginez agertoki-sarrera batean:

Ezabatu

Hautatutako agertokia ezabatzen du.

Propietateak

Editatu agertokia elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Agertokiaren propietateak edita ditzakezu bertan.

Arrastatze modua

Arrastatze modua hautatzeko azpimenua irekitzen du. Zuk erabakitzen duzu zein ekintza burutu behar den Nabigatzaileko objektu bat dokumentu batean arrastatzean eta jaregitean. Zuk hautatutako moduaren arabera, ikonoak hiperesteka bat, esteka bat edo kopia bat sortuko den adierazten du.

Icon

Arrastatze modua

Txertatu hiperesteka gisa

Hiperesteka bat txertatzen du objektu bat nabigatzailetik dokumentura arrastatu eta jaregitean. Ondoren, sortutako hiperestekan klik egin dezakezu, kurtsorea eta ikuspegia objektuaren arabera ezartzeko.

Ohar-ikonoa

Irekitako dokumentu bat eramaten duen hiperesteka txertatzen baduzu, gorde egin behar duzu dokumentua, gero hiperesteka erabili ahal izateko.


Txertatu esteka gisa

Esteka bat sortzen du dokumentu bat arrastatu eta jaregitean nabigatzailetik dokumentura.

Txertatu kopia gisa

Kopia bat sortzen du dokumentu bat arrastatu eta jaregitean nabigatzailetik dokumentura.

Objektuak

Zure dokumentuko objektu guztiak bistaratzen ditu.

Dokumentuak

Irekitako dokumentu guztien izenak bistaratzen ditu. Irekitako beste dokumentu batera pasatzeko nabigatzailean, egin klik dokumentuaren izenean. Dokumentuaren egoera (aktibo, ez aktibo) parentesien artean erakusten da izenaren ondoren. Leihoa menuan hauta dezakezu aktibatutako dokumentua.

Emaguzu laguntza!