Replace funtzioa

Kate bat beste batekin ordezten du.

Sintaxia:

Replace (Testua As String, Bilatutakoa As String, Ordezkoa As String [, Hasiera As Long [, Zenbat as long [, Konparatu As Boolean]]]

Itzulera-balioa:

Katea

Parametroak:

Testua: Aldatu nahi duzun kate-adierazpena.

Bilatutakoa: Bilatu nahi den edozein kate-adierazpen.

Ordezkoa: Aurkitutako katea ordeztuko duen edozein kate-adierazpen.

Hasiera: Katearen barruko karaktere-kokagunea adierazten duen zenbakizko adierazpena. Gehienezko balioa 65535 izan daiteke.

Zenbat: Ordeztea zenbat aldiz gauzatuko den gehienez.

Konparatu: Aukerako adierazpen boolearra, konparazio mota definitzen duena. Parametro honen balioa TRUE (egia) edo FALSE (gezurra) izan daiteke. Balio lehenetsia TRUE da, eta maiuskulak/minuskulak bereizten ez dituen testu-konparazioa zehazten du. FALSE balioak maiuskulak/minuskulak kontuan hartzen dituen konparazio bitarra zehazten du. FALSE ordez 0 erabili daiteke, eta TRUE ordez 1 balioa.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:


        msgbox replace ("aBbcnnbnn", "b", "$", 1, 1, FALSE) 'ematen du "aB$cnnbnn"
        REM esanahia: "b" ordeztu egin behar da, baina
        REM * minuskula denean soilik (6. parametroa), beraz "b" letraren bigarren agerraldia
        REM * lehen agerraldia soilik (maiuskulak/minuskulak errespetatuta (5. parametroa)
    

Emaguzu laguntza!