Enum instrukzioa [VBA]
Definitu enumerazioak edo UNO ez diren konstante multzoak. Enumerazio bat programazioa errazten duen eta kodearen logikaren berrikuspena errazten duen balio-zerrenda bat da.
Enum list_name
' Object Statement block
End Enum ' list_name
Parametroak:
Emandako enumerazio baten baitan, modu logikoan elkarri lotuta dauden balioak elkartzen dira.
Option VBASupport 1
Private Enum _WindowManager
W1ND0WS = 1 ' Windows
OS2PM = 2 ' OS/2 Presentation Manager
MACINTOSH = 3 ' Macintosh
MOTIF = 4 ' Motif Window Manager / Unix-like
OPENLOOK = 5 ' Open Look / Unix-like
End Enum
Public Function WindowManager() As Object
WindowManager = _WindowManager
End Function ' <library>.<module>.WindowManager.XXX
Enumerazioetako balioak Long datu motara errendatzen dira. Basic funtzioak enumerazioetarako atzigailu publikoak dira. Enumerazioen izenek eta balioen izenek bakarrak izan behar dute liburutegi baten barruan eta moduluetan zehar.
Erabilera:
Bistaratu WindowManager taldekatutako konstante balioak:
Dim winMgr As Object : winMgr = <library>.<module>.WindowManager
With winMgr
Print .MACINTOSH, .MOTIF, .OPENLOOK, .OS2PM, .W1ND0WS
End With
Enumerazioak beste datu mota batzuetara hedatu daitezke Type instrukzioaren definizioak erabilita. Python scriptak Basic-etik deitzea atalak mekanismo horren adibideak ditu.