CompatibilityMode() funtzioa
CompatibilityMode() funtzioak exekuzio modua kontrolatzen du eta modua ezarri edo berrezarri ondoren exekutatzen den kode osoari eragiten dio.
Erabili eginbide hau kontuz, mugatu bere erabilera dokumentuak bihurtzeko egoeretara, adibidez.
Option Compatible aukerak VBA bateragarritasun aktibatzen du, modulu mailan, LibreOffice Basic interpretatzailerako.
Funtzio horrek honako egoeratan du eragina edo lagundu dezake:
Enumerazioak sortzea Enum instrukzioarekin
RmDir komandoa exekutatzea VBA moduan. VBA erabiltzean, direktorio hutsak soilik kentzen dira RmDir bidez, eta LibreOffice Basic bidez direktorio bat modu errekurtsiboan kentzen da.
Basic Dir komandoaren portaera aldatzea. Dir komandoaren (16) direktorio-banderak esan nahi du direktorioak soilik itzultzen direla LibreOffice Basic lengoaian, eta VBA lengoaian fitxategi normalak eta direktorioak itzultzen dira.
CompatibilityMode() funtzioa beharrezkoa izan daiteke Option Compatible edo Option VBASupport konpilatzaile moduez baliatzean.
CompatibilityMode(True | False)
Hutsik EZ dagoen file:///home/me/Test direktorio bat emanda
Sub RemoveDir
CompatibilityMode( true )
RmDir( "file:///home/me/Test" )
End Sub
CompatibilityMode( true ) funtzioarekin, programak errore bat ematen du, bestela 'Proba' direktorioa eta bere eduki guztiak ezabatu egingo dira.
Dir portaera aldatzea
Sub VBADirCommand
CompatibilityMode( true ) ' Fitxategi normalak ere erakusten ditu
Entry$ = Dir( "file:///home/me/Tmp/*.*", 16 )
Total$ = ""
While Entry$ <> ""
Total$ = Total$ + Entry$ + Chr$(13)
Entry$ = Dir
Wend
MsgBox Total$
End Sub