WeekdayName funtzioa [VBA]

WeekdayName funtzioak asteko egun baten izena ematen du.

warning

Funtzio edo konstante hau gaitzeko, Option VBASupport 1 instrukzioa kokatu daiteke programa-kode exekutagarriaren aurretik modulu batean.


Sintaxia:


        WeekdayName(Weekday as Integer [,Abbreviate as Boolean [,FirstDayofWeek as Integer]])
    

Itzulera-balioa:

String

Parametroak:

Asteguna: 1 eta 7 arteko balioa (astelehenetik igandera), haren izena kalkulatzeko.

Laburtu: Aukerakoa. Boolear balioa, asteko egunaren izena laburtuko den ala ez zehazten duena.

AstekoLehenEguna: Aukerakoa. Asteko lehen eguna zehazten du.

Asteko lehen eguna:

Izendatutako konstantea

Balioa

Deskribapena

vbUseSystemDayOfWeek

0

Erabili National Language Support (NLS) API ezarpena

vbSun­day

1

Igandea (lehenetsia)

vbMonday

2

Astelehena

vbTuesday

3

Asteartea

vbWednesday

4

Asteazkena

vbThursday

5

Osteguna

vbFriday

6

Ostirala

vbSaturday

7

Larunbata


Errore-kodeak:

Bat ere ez

Adibidea:


        REM  *****  BASIC  *****
        Option VBASupport 1
        Sub Example_WeekdayName
         Dim tgf as Integer
         tgf = 6
         print tgf &" "& WeekdayName(tgf,False,vbSunday)
        End Sub
    

Emaguzu laguntza!