NPer funtzioa [VBA]

Mailegu edo inbertsio baten periodo kopurua kalkulatzen du.

warning

Funtzio edo konstante hau gaitzeko, Option VBASupport 1 instrukzioa kokatu daiteke programa-kode exekutagarriaren aurretik modulu batean.


Sintaxia:


NPer (Rate as Double, Pmt as Double, PV as Double, [FV as Variant], [Due as Variant])

Itzulera-balioa:

Double

Parametroak:

Tasa: interes-tasa periodikoa da.

Pmt: epealdi bakoitzean modu erregularrean ordaindu beharreko urtesaria.

PV: inbertsio baten (uneko) eskurako balioa da.

FV (aukerakoa): maileguaren / inbertsioaren etorkizuneko balioa da.

Epemuga (aukerakoa): ordainketa epealdiaren hasieran edo amaieran egingo den definitzen du.

0 - ordainketaren epemuga epealdiaren amaieran da;

1 - ordainketaren epemuga epealdiaren hasieran da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:


REM ***** BASIC *****
Option VBASupport 1
Sub ExampleNPer
 Dim period As Double
 period = NPer( 0.06, 153.75, 2600)
 Print period ' -12,02 ematen du. Ordainketaren epealdiak 12,02 epealdi hartzen ditu.
End Sub

Emaguzu laguntza!