FV funtzioa [VBA]

Inbertsio baten etorkizuneko balioa ematen du, ordainketa periodiko eta konstanteetan eta interes-tasa konstantean oinarrituta (etorkizuneko balioa).

warning

Funtzio edo konstante hau gaitzeko, Option VBASupport 1 instrukzioa kokatu daiteke programa-kode exekutagarriaren aurretik modulu batean.


Sintaxia:


FV(Rate as Double, NPer as Double, Pmt as Double, [PV as Variant], [Due as Variant])

Itzulera-balioa:

Double

Parametroak:

Tasa: interes-tasa periodikoa da.

NPer: ordainketak egiteko epealdien guztizko kopurua.

Pmt: epealdi bakoitzean modu erregularrean ordaindu beharreko urtesaria.

PV (aukerakoa): inbertsio baten (uneko) eskurako balioa kalkulatzen du.

Epemuga (aukerakoa): ordainketa epealdiaren hasieran edo amaieran egingo den definitzen du.

0 - ordainketaren epemuga epealdiaren amaieran da;

1 - ordainketaren epemuga epealdiaren hasieran da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:


Sub ExampleFV
 Dim myFV As Double
 myFV = =FV(0.04, 2, 750, 2500)
 Print myFV ' itzultzen ditu -4234,00 moneta-unitate. Inbertsioaren amaieran 4234,00 moneta-unitatekoa izango da balioa.
End Sub

Emaguzu laguntza!