DDB funtzioa [VBA]

Aktibo baten amortizazioa kalkulatzen du, epealdi jakin baterako, metodo aritmetiko beherakorraren bidez.

warning

Funtzio edo konstante hau gaitzeko, Option VBASupport 1 instrukzioa kokatu daiteke programa-kode exekutagarriaren aurretik modulu batean.


Sintaxia:


DDB(Cost As Double, Salvage As Double, Life as Double, Period as Double, [Factor as Variant])

Itzulera-balioa:

Double

Parametroak:

Kostua: aktibo baten hasierako kostua.

Hondar-balioa: aktiboari bere bizitzaren amaieran geratuko zaion hondar-balioa.

Bizitza: aktiboa zenbat epealditan (zenbat urtetan edo hilabetetan) erabiliko den zehazten du.

Epealdia: balioa kalkulatzen den aldia.

Faktorea (aukerakoa): faktore honen arabera murrizten da amortizazioa. Baliorik sartzen ez bada, faktore lehenetsia 2 da.

Hasieran gehiago amortizatu nahi baduzu, erabili amortizazio-metodo hau (amortizazio linealaren ordez). Amortizazioaren balioa murrizten joaten da epealdiz epealdi eta eskuratu eta handik gutxira balio-galera handiagoa izaten duten aktiboekin erabiltzen da normalean. Kontuan izan kontabilitate-balioa inoiz ez dela zerora iritsiko kalkulu mota honekin.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:


Sub ExampleDDB
 Dim ddb_yr1 As Double
 ddb_yr1 = DDB(75000,1,60,12,2)
 Print ddb_yr1 ' 1.721,81 moneta-unitate ematen ditu.
End Sub

Emaguzu laguntza!