CreateUnoValue funtzioa

Mota hertsiko balioa ordezkatzen duen objektua itzultzen du. Balio horrek Uno motako sistemari egiten dio erreferentzia.

Objektu hori dagokion motaren Any bihurtzen da automatikoki Uno-ra pasatzean. Mota Uno mota-izen kualifikatuaren bidez zehaztu behar da.

Ohar-ikonoa

LibreOffice APIk sarritan Any mota erabiltzen du. Beste ingurune batzuetako Variant motaren homologoa da. Any motak Uno mota arbitrario bat edukitzen du eta Uno interfaze generikoetan erabiltzen da.


Sintaxia:

oUnoBalioa = CreateUnoValue( "[]byte", NireOinarrizkoBalioa ) ' byte-sekuentzia bat lortzeko.

CreateUnoValue ezin bada Uno mota espezifikoa bihurtu, errore bat gertatzen da. Bihurketarako TypeConverter zerbitzua erabiltzen da.

Funtzio hau Basic eta UNO moten artean bihurtzeko mekanismoa aski ez denean erabiltzeko prestatu da. Hori gertatu daiteke Any oinarri duten interfaze orokorrak atzitzen saiatzean, adibidez XPropertySet::setPropertyValue( Izena, Balioa ) or X???Container::insertBy???( ???, Balioa ), LibreOffice Basic aplikaziotik. Basic exekuzio-garaiak ez ditu mota horiek ezagutzen eta bakoitzari dagokion zerbitzuak soilik daude definituta.

Egoera horietan, LibreOffice Basic-ek bat datorren motarik onena aukeratzen du bihurtu nahi den Basic motarako. Hala ere, mota okerra hautatzen bada, errorea gertatzen da. Erabili CreateUnoValue() funtzioa UNO mota ezezagunerako balio bat sortzeko.

Funtzio hori Any ez diren balioak pasatzeko ere erabili daiteke, baina ez da gomendagarria. Basic-ek dagoeneko ezagutzen badu helburuko mota, CreateUnoValue() funtzioa erabiltzeak bihurtze-eragiketa gehiago eragingo ditu eta moteldu egingo du Basic exekuzioa.

Emaguzu laguntza!