GlobalScope adierazlea

Liburutegi-edukiontzi pertsonalak edo partekatuak kudeatzeko (LibreOffice makroak edo Nire makroak) dokumentu baten barrutik, erabili GlobalScope adierazlea.

Basic iturburu-kodea eta elkarrizketa-koadroak liburutegi-edukiontzietan antolatuta daude. Liburutegiek moduluak eta elkarrizketa-koadroak izan ditzakete.

Basic-en:

Basic liburutegiak eta moduluak BasicLibraries objektuarekin kudeatu daitezke. Liburutegietan bilaketak egin daitezke, esploratu egin daitezke eta eskariz kargatu daitezke. Dokumentu-gertaerak monitorizatzea atalak LibreOffice liburutegien karga azaltzen du.

Elkarrizketa-koadroetan:

Elkarrizketa-koadroen liburutegiak eta elkarrizketa-koadroak DialogLibraries objektuarekin kudeatu daitezke. Elkarrizketa-koadro bat Basic lengoaiarekin irekitzea atalak LibreOffice elkarrizketa-koadro partekatuak nola bistaratu azaltzen du.

BasicLibraries eta DialogLibraries edukiontziak aplikazio-mailan eta dokumentu bakoitzaren baitan existitzen dira. Dokumentuen liburutegi-edukiontziak ez dute behar GlobalScope adierazlea kudeatuak izan daitezen. Liburutegi-edukiontzi global bati (LibreOffice makroak edo Nire makroak kokalekuetan dagoenari) deitu nahi badiozu dokumentu batetik, GlobalScope adierazlea erabili behar duzu.

Sintaxia:

GlobalScope specifier

Adibidea:

Basic dokumentuko adibidea


    ' Standar dokumentu-liburutegiko "Dialog1" deitzen
    oDlgDesc = DialogLibraries.Standard.Dialog1
    ' 1. liburutegia aplikazio-liburutegiko 2. elkarrizketa-koadroari deitzen
    oDlgDesc = GlobalScope.DialogLibraries.Library1.Dialog2

Emaguzu laguntza!