Beste komando batzuk
Hemen beste kategorietan sartzen ez diren funtzioak eta instrukzioak azaltzen dira.
Beep instrukzioa
Ordenagailuaren bozgorailutik tonu bat jotzen du. Tonua sistemaren mende dago, eta ezin duzu haren bolumena edo doinua aldatu.
Shell funtzioa
Beste aplikazio bat hasten du eta, beharrezkoa bada, dagokion leiho-estiloa zehazten du.
GetSystemTicks funtzioa
Sistema eragileak emandako sistema-tickak itzultzen ditu. Funtzio hau zenbait prozesu optimizatzeko erabil daiteke.
GetPathSeparator funtzioa
Sistema eragilearen araberako direktorio-bereizlea, bide-izenak adierazteko erabiltzen dena, itzultzen du.
Environ funtzioa
Ingurune-aldagaiaren balioa kate gisa itzultzen du. Ingurune-aldagaiak sistema eragilearen mende daude.
GlobalScope adierazlea
Liburutegi-edukiontzi pertsonalak edo partekatuak kudeatzeko (LibreOffice makroak edo Nire makroak) dokumentu baten barrutik, erabili GlobalScope adierazlea.