InStrRev funtzioa [VBA]

Kate batek beste kate baten barruan duen kokagunea itzultzen du, katearen eskuineko aldetik hasita.

warning

Funtzio edo konstante hau gaitzeko, Option VBASupport 1 instrukzioa kokatu daiteke programa-kode exekutagarriaren aurretik modulu batean.


InStrRev funtzioak bat etortzea zein kokagunetan aurkitu den itzultzen du, eskuinetik hasita. Katea ez bada aurkitu, funtzioak 0 itzultzen du.

Sintaxia:


InStrRev (Testua1 As String, Testua2 As String [,Hasiera As Long] [, Konparazioa As Integer])

Itzulera-balioa:

Luzea

Parametroak:

Testua1: bilatu nahi duzun kate-adierazpena.

Testua2: kate-adierazpena; bilaketa kate-adierazpen horretan egitea nahi duzu.

Hasiera: zehaztutako azpikatearen bilaketa katearen ezkerretik hasita zein kokagunetan hasiko den zehazten duen zenbakizko aukerazko adierazpena. Parametro hori ez badago, bilaketa katearen azken karakteretik hasiko da. Gehienezko balioa 65535 izan daiteke.

Konparazioa: Aukerako zenbakizko adierazpena, konparazio mota definitzen duena. Parametro horren balioa honakoa izan daiteke:

1: 1 balio lehenetsiak maiuskulak eta minuskulak bereizten ez dituen testu-konparazio bat zehazten du

0: 0 balioak maiuskulak eta minuskulak bereizten dituen konparazio bitar bat zehazten du

Exekuzio-errorea ez gertatzeko, ez ezarri Konparatu parametroa itzulitako lehenengo parametroa ez badago.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:


Sub ExamplePosition
Dim sInput As String
Dim iPos As Integer
 sInput = "Liburua mahai gainean dago"
 iPos = InStrRev(sInput,"liburua",10,1): ' 1 ematen du, bilaketan ez dira maiuskulak eta minuskulak kontuan hartzen
 Print iPos 
 iPos = InStrRev(sInput,"liburua",10,0): ' 0 ematen du, bilaketan maiuskulak eta minuskulak kontuan hartzen dira
 Print iPos
End Sub

Emaguzu laguntza!