Mid funtzioa, Mid instrukzioa

Kate-adierazpenaren zati jakin bat itzultzen du (Mid funtzioa), edo kate-adierazpenaren zati bat beste kate batekin ordezten du (Mid instrukzioa).

Sintaxia:


Mid (Testua As String, Hasiera As Long [, Luzera As Long]) edo Mid (Testua As String, Hasiera As Long , Luzera As Long, Testua As String)

Itzulera-balioa:

Katea (funtzioaren kasuan bakarrik)

Parametroak:

Testua: aldatu nahi duzun kate-adierazpena.

Hasiera: katearen barruko karaktere-kokagunea adierazten duen zenbakizko adierazpena. Kokagune horretan hasten da ordeztea edo itzultzea nahi duzun kate zatia. Gehienezko balioa 65535 izan daiteke.

Luzera: ordeztea edo itzultzea nahi duzun karaktere kopurua itzultzen duen zenbakizko adierazpena. Gehienezko balioa 65535 izan daiteke.

Mid funtzioan Luzera parametrorik ez badago, kate-adierazpeneko karaktere guztiak itzuliko dira, hasierako kokagunetik hasi katearen amaierara arte.

Mid instrukzioko Luzera parametroa ordeztu behar den testua baino motzagoa bada, testua zehaztutako luzerara murriztuko da.

Testua: kate-adierazpena ordeztuko duen katea(Mid instrukzioa).

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:


Sub ExampleUSDate
Dim sInput As String
Dim sUS_date As String
    sSarrera = InputBox("Sartu data nazioarteko 'YYYY-MM-DD' formatuan")
    sUS_date = Mid(sInput, 6, 2)
    sUS_date = sUS_date & "/"
    sUS_date = sUS_date & Right(sInput, 2)
    sUS_date = sUS_date & "/"
    sUS_date = sUS_date & Left(sInput, 4)
    MsgBox sUS_date
End Sub

Emaguzu laguntza!