String funtzioa

Kate bat sortzen du zehaztutako karakterearen edo funtziora pasatako kate-adierazpen bateko lehenengo karakterearen arabera.

Sintaxia:


String (n As Long, {Adierazpena As Integer | karakterea As String})

Itzulera-balioa:

Katea

Parametroak:

n: katean itzuli beharreko karaktere kopurua adierazten duen zenbakizko adierazpena. n-ren gehienezko balioa 65535 izan daiteke.

Adierazpena: karakterearentzako ASCII kodea zehazten duen zenbakizko adierazpena.

Karakterea: itzulera-katea eraikitzeko erabiltzen den karaktere bakarra, edo soilik lehenengo karakterea erabiliko den katea.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:


Sub ExampleString
Dim sText As String
    sText = String(10,"A")
    MsgBox sText
    sText = String(10,65)
    MsgBox sText
End Sub

Emaguzu laguntza!