Val funtzioa

Kateak zenbakizko adierazpen bihurtzen ditu.

Sintaxia:


Val (Testua As String)

Itzulera-balioa:

Double

Parametroak:

Testua: zenbaki bat adierazten duen katea.

Val funtzioaren bidez, zenbakiak adierazten dituen katea zenbakizko adierazpen bihur dezakezu. Str funtzioaren alderantzizkoa da. Katearen zati batek bakarrik baditu zenbakiak, kateari dagozkion lehenengo karaktereak bakarrik bihurtzen dira. Kateak zenbakirik ez badu, Val funtzioak 0 itzuliko du.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:


Sub ExampleVal
    MsgBox Val("123.123")
    MsgBox Val("A123.123")
End Sub

Emaguzu laguntza!