Exit instrukzioa

Do...Loop, For...Next, funtzio bat edo azpierrutina batetik irteten da.

Sintaxia:


ikusi parametroak

Parametroak:

Exit Do

Do...Loop instrukzioan baino ez da baliozkoa begiztatik irteteko. Programa exekutatzen jarraitzen da Loop instrukzioaren ondoren datorren instrukzioarekin. Do...Loop instrukzioak habiaratuta baldin badaude, kontrola hurrengo goragoko mailako begiztara transferitzen da.

Exit For

For...Next begiztan baino ez da baliozkoa begiztatik irteteko. Programa exekutatzen jarraitzen da Next instrukzioaren atzetik datorren lehen instrukzioarekin. Habiaratutako instrukzioetan, kontrola goragoko hurrengo mailako begiztara transferitzen da.

Exit Function

Berehala irteten da Function prozeduratik. Programa exekutatzen jarraitzen da Function deiaren atzetik datorren instrukzioarekin.

Exit Sub

Berehala irteten da azpierrutinatik. Programa exekutatzen jarraitzen da Sub deiaren atzetik datorren instrukzioarekin.

Ohar-ikonoa

Exit instrukzioak ez du egituraren amaiera definitzen, eta ez da End instrukzioarekin nahasi behar.


Adibidea:


Sub ExampleExit
Dim sReturn As String
Dim sListArray(10) As String
Dim siStep As Single
    For siUrratsa = 0 to 10 ' Bete matrizea probako datuekin
        sListArray(siStep) = chr(siStep + 65)
        MsgBox sListArray(siStep)
    Next siStep
    sReturn = LinSearch(sListArray(), "B")
    Print sReturn
End Sub
 
Function LinSearch( sList(), sItem As String ) As Integer
Dim iCount As Integer
' BilaketaZerrenda-k testuArray:sZerrenda() bilatzen du sarrerako testuarentzat:
' Sarrerako indizea edo 0 ( Nulua) itzultzen du
    For iCount=1 To Ubound( sList() )
        If sList( iCount ) = sItem Then
            exit for ' sElementua aurkituta
        End If
    Next iCount
    If iCount = Ubound( sList() ) Then iCount = 0
    LinSearch = iCount
End Function

Emaguzu laguntza!