Do...Loop instrukzioa

Do eta Loop instrukzioen artean instrukzioak errepikatzen ditu baldintza True den bitartean edo baldintza True bihurtu arte.

Sintaxia

Do [{While | Until} baldintza = True]

instrukzio-blokea

[Exit Do]

instrukzio-blokea

Loop

edo

Do

instrukzio-blokea

[Exit Do]

instrukzio-blokea

Loop [{While | Until} baldintza = True]

Parametroak/elementuak

Baldintza: True (egiazkoa) edo False (faltsua) ebaluatzen duen konparazio-, zenbakizko edo kate-adierazpena.

Instrukzio-blokea: baldintza True den bitartean edo True izan arte errepikatzea nahi dituzun instrukzioak.

Do...Loop instrukzioak begizta bat exekutatzen du baldintza jakin bat True den bitartean edo True izan arte. Begiztatik irteteko baldintza Do edo Loop instrukzioaren atzetik sartu behar da. Ondorengo adibideak baliozko konbinazioak dira:

Sintaxia

Do While Baldintza = True

...instrukzio-blokea

Begizta

Do While eta Loop instrukzioen arteko instrukzio-blokea errepikatu egingo da baldintza True den bitartean.

Do Until baldintza = True

...instrukzio-blokea

Begizta

Do Until eta Loop instrukzioen arteko instrukzio-blokea errepikatu egingo da baldintza False den bitartean.

Do

...instrukzio-blokea

Loop While baldintza = True

Do eta Loop instrukzioen arteko instrukzio-blokea errepikatu egingo da baldintza True den bitartean.

Do

...instrukzio-blokea

Loop Until balbintza = True

Do eta Loop instrukzioen arteko instrukzio-blokea errepikatu egingo da baldintza True izan arte.

Exit Do instrukzioa erabili begizta baldintzarik gabe amaitzeko. Instrukzio hori Do...Loop instrukzioen artean sartu behar duzu. Irteera-baldintza If...Then egitura erabiliz ere defini dezakezu:

Do...

instrukzioak

If baldintza = True Then Exit Do

instrukzioak

Loop...

Adibidea:


Sub ExampleDoLoop
Dim sFile As String
Dim sPath As String
    sPath = "c:\"
    sFile = Dir$( sPath ,22)
    If sFile <> "" Then
        Do
            MsgBox sFile
            sFile = Dir$
        Loop Until sFile = ""
    End If
End Sub

Emaguzu laguntza!