Rnd funtzioa

0 eta 1 arteko ausazko zenbaki bat ematen du.

Sintaxia:


Rnd [(Adierazpena)]

Itzulera-balioa:

Bikoitza

Parametroak:

Adierazpena: Ez du eraginik eta ezkutatu egiten da emanez gero.

Rnd funtzioak 0 (barne) eta 1 (kanpo) bitarteko hamartar-frakzioak sartzen ditu, banaketa uniforme baten arabera. Mersenne Twister 19937 ausazko-zenbaki sortzailea erabiltzen du. Bitarte zehatz bateko ausazko osoko zenbakiak sortzeko, erabili beheko adibidearen antzeko formula bat. Balio zehatz bateko serie-buru bat duen Randomize instrukzioa erabil daiteke aldez aurretik, zenbaki-sekuentzia aurresangarri bat nahi bada.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:


Sub ExampleRandomSelect
Dim iVar As Integer
    iVar = Int((15 * Rnd) -2)
    Select Case iVar
        Case 1 To 5
            Print "1etik 5era bitarteko zenbakia"
        Case 6, 7, 8
            Print "6tik 8ra bitarteko zenbakia"
        Case Is > 8 And iVar < 11
            Print "8 baino handiagoa"
        Case Else
            Print "1etik 10erako barrutitik kanpo"
    End Select
End Sub

Emaguzu laguntza!