Or eragilea

OR disjuntzio logikoaren funtzioa egiten du bi adierazpenen artean.

Sintaxia:


Emaitza = Adierazpena1 Or Adierazpena2

Parametroak:

Emaitza: Disjuntzioaren emaitza duen zenbakizko aldagaia.

Adierazpena1, Adierazpena2: Konparatu nahi dituzun zenbakizko adierazpenak.

Bi adierazpen boolearren arteko OR disjuntzio logikoak True itzultzen du, baldin eta gutxienez konparazio-adierazpen bat True bada.

Bitetan dagoen konparaketak bit bat ezartzen du emaitzan, baldin eta dagokion bita gutxienez bi adierazpenetako batean ezarrita badago.

Adibidea:


Sub ExampleOr
Dim vA As Variant, vB As Variant, vC As Variant, vD As Variant
Dim vOut As Variant
    vA = 10: vB = 8: vC = 6: vD = Null
    vOut = vA > vB Or vB > vC ' -1
    vOut = vB > vA Or vB > vC ' -1
    vOut = vA > vB Or vB > vD ' -1
    vOut = (vB > vD Or vB > vA) ' 0
    vOut = vB Or vA ' 10
End Sub

Emaguzu laguntza!