Imp eragilea

Inplikazio logikoaren funtzioa egiten du bi adierazpenen artean.

Sintaxia:


Emaitza = Adierazpena1 Imp Adierazpena2

Parametroak:

Emaitza: Inplikazioaren emaitza duen zenbakizko aldagaia.

Adierazpena1, Adierazpena2: Imp eragilearen bidez ebaluatu nahi dituzun adierazpenak.

Adierazpen boolearretan Imp eragilea erabiliz gero, False itzuliko da, baldin eta lehenengo adierazpenak True eta bigarrenak False ebaluatzen badu.

Bit-adierazpenetan Imp eragilea erabiliz gero, emaitzatik bit bat ezabatu egingo da dagokion bita lehenengo adierazpenean ezartzen bada eta dagokion bita bigarren adierazpenean ezabatzen bada.

Adibidea:


Sub ExampleImp
Dim A As Variant, B As Variant, C As Variant, D As Variant
Dim vOut As Variant
    A = 10: B = 8: C = 6: D = Null
    vIrteera = A > B Imp B > C ' -1 itzultzen du
    vIrteera = B > A Imp B > C ' -1 itzultzen du
    vIrteera = A > B Imp B > D ' 0 itzultzen du
    vIrteera = (B > D Imp B > A) ' -1 itzultzen du
    vIrteera = B Imp A ' -1 itzultzen du
End Sub

Emaguzu laguntza!