Seek instrukzioa

Fitxategiko hurrengo idazketaren edo irakurketaren kokagunea zehazten du. Fitxategi horrek Open instrukzioaren bidez irekita egon beharko du.

Ausazko atzipen-fitxategien kasuan, Seek instrukzioak atzitu behar den hurrengo erregistroaren zenbakia ezartzen du.

Beste fitxategi guztien kasuan, hurrengo eragiketa gertatuko den byte-kokagunea ezartzen du Seek instrukzioak.

Ikus baita ere: Open, Seek.

Sintaxia:


Seek[#FitxategiZenbakia], Kokagunea (As Long)

Parametroak:

FitxategiZenbakia: Open instrukzioan erabiltzen den data-kanalaren zenbakia.

Kokagunea: Hurrengo idazketa edo irakurketaren kokagunea. Kokagune hori 1 eta 2,147,483,647 bitarteko zenbaki bat izan daiteke. Fitxategi motaren arabera, kokaguneak erregistroaren zenbakia (ausazko moduko fitxategiak) edo byte-kokalekua (bitarra, irteera, erantsi edo sarrera moduko fitxategiak) adierazten du. Fitxategiko lehen bytearen kokagunea 1 da, bigarren bytearena 2, eta horrela hurrenez hurren.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

52 Okerreko fitxategi-izena edo zenbakia

Emaguzu laguntza!