Put instrukzioa

Erregistroak fitxategi erlatiboetan edo byten sekuentziak fitxategi bitarretan idazten ditu.

Ikus baita ere: Get instrukzioa

Sintaxia:


Put [#] FitxategiZenbakia As Integer, [kokagunea], Aldagaia

Parametroak:

FitxategiZenbakia: idatzi nahi duzun fitxategia zehazten duen osoko adierazpen oro.

Kokagunea: fitxategi erlatiboen kasuan (ausazko atzipen-fitxategiak), idatzi nahi duzun erregistroaren zenbakia.

Fitxategi bitarren kasuan (atzipen bitarra), fitxategian idazten hasi nahi duzun bytearen kokagunea.

Aldagaia: fitxategian idatzi nahi duzun aldagaiaren izena.

Fitxategi erlatiboei buruzko oharra: aldagaiaren edukia bat ez badator Open instrukzioko Len klausulan zehaztutako erregistroaren luzerarekin, azkena idatzi den erregistroaren eta hurrengo erregistroaren arteko zuriunea idazten ari zaren fitxategiko datuekin beteko da.

Fitxategi bitarrei buruzko oharra: aldagaien edukia zehaztutako kokagunean idazten da eta fitxategi-erakuslea zuzenean azken bytearen ondoren txertatzen da. Erregistroen artean ez da tarterik uzten.

Adibidea:


Sub ExampleRandomAccess
Dim iNumber As Integer
Dim sTestua As Variant ' Aldagai mota izan behar du
Dim aFile As String
    aFile = "c:\data.txt"
    iNumber = Freefile
    Open aFile For Random As #iNumber Len=32
    Seek #iZenbakia,1 ' Idazten hasteko kokagunea
    Put #iZenbakia,, "Hau testuaren lehen lerroa da" ' Bete lerroa testuarekin
    Put #iZenbakia,, "Hau testuaren bigarren lerroa da"
    Put #iZenbakia,, "Hau testuaren hirugarren lerroa da"
    Seek #iNumber,2
    Get #iNumber,,sText
    Print sText
    Close #iNumber
    iNumber = Freefile
    Open aFile For Random As #iNumber Len=32
    Get #iNumber,2,sText
    Put #iZenbakia,,"Hau testu berria da"
    Get #iNumber,1,sText
    Get #iNumber,2,sText
    Put #iZenbakia,20,"Hau 20. erregistroko testua da"
    Print Lof(#iNumber)
    Close #iNumber
End Sub

Emaguzu laguntza!