Input# instrukzioa

Irekitako fitxategi sekuentzialeko datuak irakurtzen ditu.

Sintaxia:

Input #FitxategiZenbakia As Integer; alda1[, alda2[, alda3[,...]]]

Parametroak:

FitxategiZenbakia: Irakurri nahi duzun informazioa duen fitxategiaren zenbakia. Fitxategia Open instrukzioaren bidez ireki behar da, INPUT gako-hitza erabiliz.

alda: Irekitako fitxategian irakurritako balioak esleitzen dizkiozun zenbakizko aldagaia edo kate-aldagaia.

Input# instrukzioak zenbakizko balioak edo kateak irakurtzen ditu irekitako fitxategi batetik, eta aldagai bati edo gehiagori datuak esleitzen dizkio. Zenbakizko aldagaiak lehen orga-itzuleraraino (Asc=13), lerro-jauziraino (Asc=10), zuriuneraino edo komaraino irakurtzen dira. Kate-aldagaiak lehen orga-itzuleraraino (Asc=13), lerro-jauziraino (Asc=10) edo komaraino irakurtzen dira.

Irekitako fitxategiko datuak eta datu motak "alda" parametrora pasatako aldagaien ordena berdinean agertu behar dira. Zenbakizko aldagai bati ez-zenbakizko balioak esleitzen badizkiozu, "alda" parametroari "0" balioa esleituko zaio.

Komaz bereizitako erregistroak ezin zaizkie kate-aldagaiei esleitu. Fitxategiko komatxoak (") ere ez dira kontuan hartzen. Karaktere horiek fitxategitik irakurri nahi baldin badituzu, erabili Line Input# instrukzioa testu-fitxategi soilak (karaktere inprimagarriak bakarrik dituzten fitxategiak) lerroz lerro irakurtzeko.

Datu-elementu bat irakurtzean fitxategiaren amaierara helduz gero, errorea gertatzen da eta prozesua abortatu egingo da.

Adibidea:


Sub ExampleWorkWithAFile
Dim iCount As Integer
Dim sName As String
Dim sValue As Integer
Dim sFileName As String
 
sFileName = "c:\data.txt"
iCount = Freefile
 
' Idatzi datuak (gero Input bitartez irakurriko direnak) fitxategi batean
Open sFileName For Output As iCount
sName = "Hamburg"
sValue = 200
Write #iCount, sName, sValue
sName = "New York"
sValue = 300
Write #iCount, sName, sValue
sName = "Miami"
sValue = 459
Write #iCount, sName, sValue
Close #iCount
 
iCount = Freefile
' Irakurri datu-fitxategi bat Input bitartez
Open sFileName For Input As iCount
Input #iCount; sName, sValue
MsgBox sName & " " & sValue
Input #iCount; sName, sValue
MsgBox sName & " " & sValue
Input #iCount; sName, sValue
MsgBox sName & " " & sValue
Close #iCount
End Sub

Emaguzu laguntza!