MsgBox funtzioa

Mezu bat duen elkarrizketa-koadroa bistaratzen du eta balio bat ematen du.

Sintaxia:


MsgBox (Testua As String [,Mota As Integer [,Titulua As String]])

Itzulera-balioa:

Osoko zenbakia

Parametroak:

Testua: elkarrizketa-koadroan mezu gisa bistaratzen den kate-adierazpena. Lerro-jauziak Chr$(13)-ren bidez txerta daitezke.

Titulua: elkarrizketa-koadroko titulu-barran bistaratzen den kate-adierazpena. Ez badago, dagokion aplikazioaren izena bistaratzen da.

Mota: Elkarrizketa-koadroaren mota eta bistaratuko diren botoi edo ikono kopurua eta mota zehazten dituen osoko adierazpena. Mota parametroak bit-ereduen konbinazioa adierazten du (dagozkien balioak gehituz zehazten diren elkarrizketa-koadroko elementuak):

Balioak

Izendatutako konstantea

Balio osoa

Definizioa

MB_OK

0

Bistaratu 'Ados' botoia soilik.

MB_OKCANCEL

1

Bistaratu 'Ados' eta 'Utzi' botoiak.

MB_ABORTRETRYCANCEL

2

Bistaratu 'Abortatu', 'Saiatu berriro' eta 'Ez ikusi' botoiak.

MB_YESNOCANCEL

3

Bistaratu 'Bai', 'Ez' eta 'Utzi' botoiak.

MB_YESNO

4

Bistaratu 'Bai' eta 'Ez' botoiak.

MB_RETRYCANCEL

5

Bistaratu 'Saiatu berriro' eta 'Utzi' botoiak.

MB_ICONSTOP

16

Gehitu 'Gelditu' ikonoa elkarrizketa-koadroari.

MB_ICONQUESTION

32

Gehitu 'Galdera' ikonoa elkarrizketa-koadroari.

MB_ICONEXCLAMATION

48

Gehitu 'Harridura-puntua' ikonoa elkarrizketa-koadroari.

MB_ICONINFORMATION

64

Gehitu 'Informazioa' ikonoa elkarrizketa-koadroari.

128

Elkarrizketa-koadroko lehen botoia botoi lehenetsi gisa.

MB_DEFBUTTON2

256

Elkarrizketa-koadroko bigarren botoia botoi lehenetsi gisa.

MB_DEFBUTTON3

512

Elkarrizketa-koadroko hirugarren botoia botoi lehenetsi gisa.


Itzulera-balioa:

Izendatutako konstantea

Balio osoa

Definizioa

IDOK

1

Ados

IDCANCEL

2

Utzi

IDABORT

3

Abortatu

IDRETRY

4

Saiatu berriro

IDIGNORE

5

Ez ikusi

IDYES

6

Bai

IDNO

7

Ez


Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:


Sub ExampleMsgBox
Dim sVar As Integer
 sAlda = MsgBox("Las Vegas")
 sAlda = MsgBox("Las Vegas",1)
 sAlda = MsgBox( "Las Vegas",256 + 16 + 2,"Elkarrizketa-koadroaren titulua")
 sVar = MsgBox("Las Vegas", MB_DEFBUTTON2 + MB_ICONSTOP + MB_ABORTRETRYCANCEL, "Dialog title")
End Sub

Emaguzu laguntza!