Orokorra

Hautatutako kontrol edo elkarrizketa-koadroaren propietateak zehazten ditu. Erabilgarri dauden propietateak hautatutako kontrol motaren arabera daude. Beraz, ondorengo propietateak ez daude erabilgarri kontrol mota guztientzat.

Aldaketa handia

Korritu beharreko unitate kopurua zehazten du erabiltzaile batek korritze-barrako graduatzailearen eta gezien artean klik egiten duenean.

Aldaketa txikia

Korritu beharreko unitate kopurua zehazten du erabiltzaileak korritze-barrako gezi batean klik egiten duenean.

Altuera

Uneko kontrolaren edo elkarrizketa-koadroaren altuera zehazten du.

Atzeko planoaren kolorea

Uneko kontrolarentzako atzeko planoaren kolorea zehazten du.

Atzerapena

Korritze-barrako exekuzio-gertaeren arteko atzerapena zehazten du milisegundotan. Exekuzio-gertaerak korritze-barrako gezietan edo korritze-barrako atzeko planoan klik egitean gertatzen dira. Korritze-barrako gezi batean edo korritzeko barrako atzeko planoan klik eginda saguaren botoia sakatuta edukitzen baduzu, exekuzio-gertaera errepikatu egingo da. Nahi izanez gero, baliozko denbora-unitateak sar ditzakezu, adibidez, 2 s edo 500 ms.

Aurrerapen-balio max.

Aurrerapen-barraren kontrolaren gehienezko balioa zehazten du.

Aurrerapen-balio min.

Aurrerapen-barraren kontrolaren gutxieneko balioa zehazten du.

Aurrerapen-balioa

Aurrerapen-barraren kontrolarentzako aurreratze-balioa zehazten du.

Automatikoki bete

Hautatu "Bai" hautatutako kontrolarentzako betetze automatikoa gaitzeko.

Balioa

Uneko kontrolaren balioa zehazten du.

Biratze-botoia

Hautatu "Bai" zenbaki-, moneta-, data- edo ordu-kontrolei biratze-botoia gehitzeko eta hala sarrera-balioa handitzeko edo txikitzeko gezi-botoien bidez.

Bitartea

Biratze-botoien kontrolentzako handitze- eta txikitze-tartea zehazten du.

Botoi lehenetsia

Hautatu "Bai" uneko botoi-kontrola hautapen lehenetsia izateko. Botoi lehenetsia aktibatzeko, sakatu Itzuli elkarrizketa-koadroan.

Botoi mota

Hautatu botoi mota bat. Botoi motak zer ekintza mota hasiko den zehazten du.

Data

Zehaztu Data-kontrolean erakutsiko den data lehenetsia.

Data-formatua

Data-kontrolarentzako formatua zehazten du. Data-kontrolak formatu horren arabera intrepretatzen du erabiltzailearen sarrera.

Dezimalak

Zenbaki- edo moneta-kontrolentzako dezimal kopurua zehazten du.

Editagarria

Zuhaitz-kontroleko nodoak editagarriak diren ala ez zehazten du.

Balio lehenetsia FALSE da.

Editatzea gelditzeko moduari deitzen dio

Editatzeari uzteko arrazoia zehazten du, zuhaitzeko beste nodo bat hautatu delako, zuhaitzaren datuetan aldaketak egon direlako, edo beste arrazoiren bat dela-eta.

TRUE (egiazkoa) ezarriz gero propietate honetan, aldaketak automatikoki gordeko dira editatzeari uztean. FALSE (faltsua) balioak esan nahi du edizioa utzi dela, eta aldaketak galdu direla.

Balio lehenetsia FALSE da.

Egoera

Uneko kontrolaren hautapen-egoera zehazten du.

Erakutsi erroko heldulekuak

Nodoen heldulekuak bistaratu behar diren ala ez zehazten du.

Balio lehenetsia TRUE da.

Erakutsi heldulekuak

Nodoen heldulekuak bistaratu behar diren ala ez zehazten du.

Heldulekuak zuhaitz-kontrolaren hierarkia bisualizatzen duten lerro puntukatuak dira.

Balio lehenetsia TRUE da.

Errenkadaren altuera

Zuhaitz-kontrolaren errenkada bakoitzaren altuera zehazten du pixeletan.

Zehaztutako balioa zero baino gutxiago edo zeroren berdina bada, errenkada-altuera errenkada guztien gehieneko altuera da.

Balio lehenetsia 0 da.

Errepikatu

Exekuzio-gertaerak errepikatzen ditu saguaren botoia kontrol baten gainean sakatuta edukitzean, adibidez, biratze-botoia.

Erroa bistaratuta

Zuhaitz-kontroleko nodoak bistaratzen diren ala ez zehazten du.

Bistaratutako Root-ari FALSE ezarriz gero, modelo baten root nodoa ez da jada baliozko nodoa zuhaitz-kontrolerako, eta ezin da erabili inolako XTreeControl metodorekin.

Balio lehenetsia TRUE da.

Ertza

Uneko kontrolaren ertz mota zehazten du.

Eskala

Irudia eskalatzen du kontrol-tamaina egokitzeko.

Eskuzko lerro-jauzia

Hautatu "Bai" lerro anitzeko kontroletan eskuzko lerro-jauziak baimentzeko.

Etiketa

Uneko kontrolaren etiketa zehazten du. Etiketa kontrolarekin batera bistaratzen da.

Lerro anitzeko etiketak sor ditzakezu. Horretarako, sartu eskuzko lerro-jauziak etiketan ⇧+↵ teklen bidez.

Formatu zorrotza

Hautatu "Bai" zenbaki-, moneta-, data- edo ordu-kontroletan baliozko karaktereak bakarrik sartzeko.

Gaituta

Hautatu "Bai" kontrola gaitzeko. Kontrola desgaituta badago, elkarrizketa-koadroan grisez agertzen da.

Geh. balioa

Uneko kontrolak eduki dezakeen gehienezko balioa zehazten du.

Geh. data

Data-kontrolaren goi-muga zehazten du.

Geh. denbora

Ordu-kontrolentzako gehienezko ordu-balioa zehazten du.

Geh. korritze-balioa

Korritze-barraren kontrolaren gehienezko balioa zehazten du.

Geh. testu-luzera

Erabiltzaileak sar dezakeen gehienezko karaktere kopurua zehazten du.

Goitibehera

Hautatu "Bai" zerrenda edo konbinazio-koadroen kontrolentzako goitibehera-aukera gaitzeko. Goitibehera-kontrolaren eremuak gezi-botoia dauka, eta hor klik egin dezakezu lehendik daude inprimaki-sarreren zerrenda irekitzeko.

Grafikoak

Botoi- edo irudi-kontrolentzako grafikoen iturburua zehazten du. Sakatu "..." fitxategia hautatzeko.

Gut. balioa

Uneko kontrolak eduki dezakeen gutxieneko balioa zehazten du.

Gut. denbora

Ordu-kontrolentzako gutxieneko ordu-balioa zehazten du.

Gut. korritze-balioa

Korritze-barraren kontrolaren gutxieneko balioa zehazten du.

Gutx. data

Data-kontrolaren behe-muga zehazten du.

Hautapen anizkoitza

Hautatu "Bai" zerrenda-kontroletan hainbat sarrera hautatzea baimentzeko.

Hautapen mota

Zuhaitz-kontrol honetarako gaitutako hautapen modua zehazten du.

Hautapena

Hautatutako elementuen sekuentzia adierazten du. "0" lehenengo elementuari dagokio. Elementu bat baino gehiago hautatzeko, Hautapen anizkoitza gaitu behar da.

Sakatu ... botoia Hautapena elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

Egin klik hautatu nahi duzun elementuan. Elementu bat baino gehiago hautatzeko, ziurtatu Hautapen anizkoitza aukera hautatuta dagoela.

Hiru egoerakoa

Hautatu "Bai" kontrol-laukiek hiru egoera (markatuta, markatu gabe eta grisez) eduki ditzaten bi (markatuta eta markatu gabe) eduki beharrean.

Inprimatu

Hautatu "Bai" uneko kontrola dokumentuen inprimaketan sartzeko.

Irakurtzeko soilik

Hautatu 'Bai' erabiltzaileak uneko kontrolaren balioa editatu ez dezan. Kontrola gaituta dago eta enfokatu daiteke, baina ezin da aldatu.

Izena

Uneko kontrolaren izena adierazten du. Izen hori kontrola identifikatzeko erabiltzen da.

Jarri ikurra aurrean

Hautatu "Bai" moneta-ikurra moneta-kontrolen aurrean bistaratzeko zenbaki bat sartzen denean.

Karaktere-jokoa

Uneko kontrolaren edukia bistaratzeko erabili beharreko letra-tipoa zehazten du.

Karaktere-maskara

Eredu-kontroletan bistaratu beharreko hasierako balioak zehazten ditu. Eredu-kontroletan zein balio onartzen diren jakiten laguntzen dio horrek erabiltzaileari. Karaktere-maskara sarrera-maskarak zehaztutako formatuak mugatzen du.

Korritze-balioa

Korritze-barraren kontrolaren hasierako balioa zehazten du. Horrek korritze-barraren graduatzailearen kokagunea zehazten du.

Korritze-barra

Testu-koadroan zehazten duzun korritze-barraren mota gehitzen du.

Korritze-barra

Zuk zehaztutako korritze-barraren mota gehitzen dio testu-koadroari.

Laguntza-testua

Iradokizun gisa bistaratzen den laguntza-testua (bunbuilo-laguntza) erakusten du sagua kontrolaren gainean jartzen denean.

Laguntzaren URLa

Fokua kontrol jakin batean dagoenean F1 sakatzean irekitzen den laguntzaren URLa zehazten du. Adibidez, erabili HID:1234 formatua laguntza IDari 1234 zenbakiarekin deitzeko.

Ezarri 1 HELP_DEBUG ingurumenaren aldagaian laguntza-IDak laguntzako aholku luze gisa ikusteko.

Lerro anitzeko sarrera

Hautatu "Bai" kontrolean hainbat lerro sartzea baimentzeko. Sakatu Sartu kontrolean eskuzko lerro-jauzia txertatzeko.

Lerro kopurua

Zerrenda-kontroletan bistaratu beharreko lerro kopurua zehazten du. Konbinazio-koadroetan, ezarpen hori aktibatzeko goitibehera-aukerak gaituta egon behar du.

Lerrokatu

Hautatutako kontrolaren lerrokatze-aukera zehazten du.

Milakoen bereizlea

Hautatu "Bai" zenbaki- eta moneta-kontroletan milakoen karaktere-bereizleak bistaratzeko.

Moneta-ikurra

Moneta-kontrolentzako erabili beharreko moneta-ikurra zehazten da hemen.

Ordenatu

Elkarrizketa-koadroan Tab tekla sakatzean kontrolek fokua zein ordenatan jasoko duten zehazten du. Elkarrizketa-koadro batean sartzean, ordena baxuena (0) duen kontrolak jasotzen du fokua. Tab tekla sakatuta, hurrengo kontrolera igarotzen da fokua, ordena-zenbakiaren arabera.

Printzipioz, elkarrizketa-koadroan gehitzen diren ordenaren arabera jartzen zaie zenbakia kontrolei. Kontrolen ordena-zenbakiak alda ditzakezu. LibreOffice Basic-ek automatikoki eguneratzen ditu ordena-zenbakiak zenbakiak ez errepikatzeko. Fokua jaso ezin duten kontrolei ere balio bat esleitzen zaie, baina kontrol horiek saltatu egiten dira Tab tekla erabiltzean.

Ordu-formatua

Ordu-kontroletan erabili beharreko formatua zehazten du.

Orientazioa

Korritze-barraren kontrolaren orientazioa zehazten du.

Orrialdea (step)

Uneko kontrola elkarrizketa-koadroaren zein orrialde-zenbakiri esleitu zaion edo editatu nahi duzun elkarrizketa-koadroaren orrialde-zenbakia zehazten du. Elkarrizketa-koadro batek orrialde bakarra baldin badu, haren Orrialdea (Step) balioa 0 izango da.

Hautatu Orrialdea (Step) = 0 kontrolak ikusgai egoteko elkarrizketa-koadroaren orrialde guztietan.

Exekutatzean elkarrizketa-koadroaren orrialde batetik bestera joateko, Orrialdea (Step) propietatearen balioa aldatuko duen makroa sortu behar duzu.

Pasahitzetako karaktereak

Idazten diren karaktereen ordez bistaratu beharreko karakterea txertatzen du. Hori testu-kontroletan pasahitzak sartzeko erabil daiteke.

Sarrera-maskara

Eredu-kontrolentzako sarrera-maskara zehazten du. Hori kontrolarentzako sarrera-formatua zehazten duen karaktere-kodea da.

Ondorengo taulan agertzen diren balioen sarrera mugatzeko, sarrera-maskararen sarrera-karaktere bakoitzarentzako maskara-karakterea zehaztu behar duzu:

Karakterea

Esanahia

L

Testu-konstantea. Erabiltzaileak ezin du karaktere hori aldatu.

a

a-z karaktereak sar ditzakezu hemen. Maiuskula bat sartzen bada, automatikoki minuskula bihurtuko da.

A

A-Z karaktereak sar ditzakezu hemen. Minuskula bat sartzen bada, automatikoki maiuskula bihurtuko da.

c

a-z eta 0-9 karaktereak sar ditzakezu hemen. Maiuskula bat sartzen bada, automatikoki minuskula bihurtuko da.

C

A-Z eta 0-9 karaktereak sar ditzakezu hemen. Minuskula bat sartzen bada, automatikoki maiuskula bihurtuko da.

N

0-9 karaktereak soilik sar ditzakezu hemen.

x

Edozein karaktere inprimagarri sar dezakezu.

X

Edozein karaktere inprimagarri sar dezakezu. Minuskula bat sartzen bada, automatikoki maiuskula bihurtuko da.


Tabulazioa

Tab tekla sakatzen uneko kontrolaren foku-portaera zein izango den zehazten du.

Lehenetsia

Sarrera-kontrolek soilik jasotzen dute fokua Tabuladorea tekla erabiltzean. Sarrerarik gabeko kontrolak, adibidez epigrafe-kontrolak, alde batera uzten dira.

Ez

Tab tekla sakatzean, fokuak ez ikusi egiten dio kontrolari.

Bai

Tab teklarekin hauta daiteke kontrola.


Tamaina ikusgaia

Korritze-barraren kontrolen graduatzailearen luzera zehazten du.

Titulua

Elkarrizketa-koadroaren titulua zehazten du. Egin klik elkarrizketa-koadroaren ertzean elkarrizketa-koadroa hautatzeko.

Tituluak elkarrizketa-koadroak etiketatzeko bakarrik erabiltzen dira, eta lerro bakarra eduki dezakete. Kontuan izan makroekin lan egiten baduzu, kontrolei beren propietatearen Izenaren bidez deitzen zaiela.

Xkokagunea

Uneko kontrola elkarrizketa-koadroaren ezkerreko aldetik zein distantziatara dagoen zehazten du.

Ykokagunea

Uneko kontrola elkarrizketa-koadroaren goitik zein distantziatara dagoen zehazten du.

Zabalera

Uneko kontrolaren edo elkarrizketa-koadroaren zabalera zehazten du.

Zerrenda-sarrerak

Zerrenda-kontrolentzako sarrerak zehazten ditu. Lerro batek zerrendako sarrera bat betetzen du. Sakatu ⇧+↵ beste lerro bat sartzeko.

Emaguzu laguntza!