Gertaeren mendeko makroak

Programetako gertaerei Basic programak nola esleitzen zaizkien deskribatzen da hemen.

Gertaera bati makro bat esleitzen badiozu, makro hori automatikoki exekutatuko da software-gertaera hori jazotzen denean. Ondorengo taulan, programetako gertaeren ikuspegi orokorra eta esleitutako makroa noiz exekutatzen den erakusten da.

Gertaera

Esleitutako makroa exekutatu...

Programa-hasiera

... LibreOffice aplikazio bat abiarazitakoan.

Programa-amaiera

...LibreOffice aplikazio bat amaitu aurretik.

Sortu dokumentua

...dokumentu berri bat Fitxategia - Berria menu-aukeraren bidez edo Berria ikonoaren bidez sortutakoan.

Dokumentu irekia

...dokumentu bat Fitxategia - Ireki menu-aukeraren bidez edo Open ikonoaren bidez irekitakoan.

Gorde dokumentua honela

...dokumentu bat izen zehatz batekin gorde aurretik (Fitxategia - Gorde honela aukeraren bidez, Fitxategia - Gorde aukeraren bidez edo Gorde ikonoaren bidez, baldin eta dokumentuaren izena oraindik zehaztu ez bada).

Dokumentua honela gorde da:

... dokumentu bat izen zehatz batekin gordetakoan (Fitxategia - Gorde honela aukeraren bidez, Fitxategia - Gorde aukeraren bidez edo Gorde ikonoaren bidez, baldin eta dokumentuaren izena oraindik zehaztu ez bada).

Gorde dokumentua

...dokumentu bat Fitxategia - Gorde aukeraren bidez edo Gorde ikonoaren bidez gorde aurretik, baldin eta dokumentuaren izena lehendik zehaztuta badago.

Dokumentua gorde da

...dokumentu bat Fitxategia - Gorde aukeraren bidez edo Gorde ikonoaren bidez gordetakoan, baldin eta dokumentuaren izena lehendik zehaztuta badago.

Dokumentua ixten ari da

...dokumentu bat itxi aurretik.

Dokumentu itxia

...dokumentu bat itxitakoan. Kontuan izan "Gorde dokumentua" gertaera dokumentua itxi aurretik gordetzean ere gerta daitekeela.

Aktibatu dokumentua

...dokumentu bat aurreko planora ekarritakoan.

Desaktibatu dokumentua

...beste dokumentu bat aurreko planora ekarritakoan.

Inprimatu dokumentua

...Inprimatu elkarrizketa-koadroa itxitakoan, baina uneko inprimatze-prozesua hasi aurretik.

JavaScript exekuzio-garaiko errorea

...JavaScript exekuzio-garaiko errorea gertatzean.

Inprimatu posta-fusioa

...Inprimatu elkarrizketa-koadroa itxitakoan, baina uneko inprimatze-prozesua hasi aurretik. Gertaera hori kopia bat inprimatzen den bakoitzean gertatzen da.

Orrialde kopuruaren aldaketa

...orrialde kopurua aldatzen denean.

Hartutako mezua

...mezu bat jaso baldin bada.


Makroa gertaera bati esleitzea

  1. Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu eta egin klik Gertaerak fitxan.

  2. Hautatu esleipena globalki edo uneko dokumentuan bakarrik baliozkoa izatea nahi duzun Gorde hemen zerrenda-koadroan.

  3. Hautatu gertaera Gertaera zerrendan.

  4. Hautatu Makroa, eta hautatu aukeratutako gertaerari esleitu beharreko makroa.

  5. Sakatu Ados makroa esleitzeko.

  6. Sakatu Ados elkarrizketa-koadroa ixteko.

Gertaerari bati esleitutako makroa kentzea

  1. Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu eta egin klik Gertaerak fitxan.

  2. Hautatu esleipen globala edo uneko dokumentuan bakarrik baliozkoa den esleipena kentzea nahi duzun. Horretarako, hautatu Gorde sarrera aukera.

  3. Hautatu Gertaera zerrendatik kendu beharreko esleipena duen gertaera.

  4. Sakatu Kendu.

  5. Sakatu Ados elkarrizketa-koadroa ixteko.

Emaguzu laguntza!