IDEaren ikuspegi orokorra

IDEko Makro tresna-barrak programak editatzeko eta probatzeko hainbat ikono eskaintzen ditu.

Makro tresna-barraren azpian dagoen Editorearen leihoan, Basic-en programa-kodea edita dezakezu. Ezkerreko zutabea programa-kodean eten-puntuak ezartzeko erabiltzen da.

Ikuskapenaren leihoa (behatzailea) Editorearen leihoaren azpian, ezkerrean kokatuta dago, eta aldagaien edo matrizeen edukia erakusten du urrats bakarreko prozesuetan.

Eskuinaldean dagoen Komando pila leihoak SUB eta FUNCTIONen komando pilei buruzko informazioa ematen du programa bat exekutatzean.

Emaguzu laguntza!