Oinarrizkoak

Atal honetan LibreOffice Basic-ekin lan egiteko oinarrizko ezaupideak ematen dira.

LibreOffice Basic kodea sub...end sub eta function...end function sekzioen artean zehazten diren azpierrutina eta funzioetan oinarrituta dago. Sub edo Function bakoitzak beste Sub eta Function batzuei dei egin diezaiokete. Sub edo Function batentzako kode generikoa idazten baduzu, kode hori, segur aski, beste programa batzuetan erabili ahal izango duzu. Ikus baita ere: Prozedurak eta funtzioak

Ohar-ikonoa

Zenbait murrizketa aplikatzen zaizkie zure aldagai publikoen, azpirrutinen eta funtzioen izenei. Ez erabili liburutegi bereko moduluetako bati dagokion izen bera.


Zer da Sub-a?

Sub subroutine-ren (azpierrutina) laburdura da, eta programa baten barruan ataza jakin bat maneiatzeko erabiltzen da. Azpierrutinek prozedura indibidualetan banatzen dituzte atazak. Programa bat prozeduratan eta azpiprozeduratan zatitzean irakurgarritasuna hobetzen da eta erroreak gertatzeko probabilitatea murrizten da. Azpierrutinak, segur aski, argumentu batzuk parametro gisa hartzen ditu, baina ez dio baliorik itzultzen deitzen ari den azpierrutinari edo funtzioari, adibidez:

EginZerbaitBalioekin(LehenBalioa,BigarrenBalioa)

Zer da Function-a?

Function (funtzioa), oinarrian, balio bat itzultzen duen azpierrutina da. Funtzioak aldagai-deklarazioaren eskuinean edo balioak normalean erabiltzen dituzun lekuan erabil ditzakezu, adibidez:

BigarrenBalioa = nireFuntzioa(LehenBalioa)

Aldagai globalak eta lokalak

Aldagai globalak baliozkoak dira modulu baten barruko azpierrutina eta funtzio guztientzat. Moduluaren hasieran deklaratzen dira, lehen azpierrutina edo funtzioa hasi aurretik.

Azpierrutina edo funtzio baten barruan deklaratzen dituzun aldagaiak soilik azpierrutina edo funtzio horren barnean dira baliozkoak. Aldagai horiek ez die jaramonik egiten izen bereko aldagai globalei eta goi-mailako azpierrutin edo funtzioetatik datozen izen bereko aldagai lokalei.

Egituratzea

Programa prozedura eta funtzioetan (azpierrutinak eta funtzioak) zatitutakoan, prozedura eta funtzio horiek fitxategi gisa gorde ditzakezu beste proiektu batzuetan erabiltzeko. LibreOffice Basic-ek Moduluak eta liburutegiak onartzen ditu. Azpierrutinak eta funtzioak moduluetan gordetzen dira beti. Moduluak global edo dokumentu baten zati gisa zehaztu ditzakezu. Hainbat modulu liburutegi batean konbina daitezke.

Azpierrutinak, funtzioak, moduluak eta liburutegiak fitxategi batetik bestera eraman edo kopiatu ditzakezu. Horretarako erabili Makroa elkarrizketa-koadroa.

Emaguzu laguntza!