Makroa
Makroa elkarrizketa-koadroa irekitzen du; hor LibreOffice Basic aplikazioko makroak sortu, editatu, antolatu eta exekutatu ditzakezu.
Makroaren izena
Hautatutako makroaren izena bistaratzen du. Makro baten izena sortzeko edo aldatzeko, sartu izen bat hemen.
Hemengo makroa / Gorde makroa hemen
Makroak ireki edo gorde ditzakezun liburutegiak eta moduluak zerrendatzen ditu. Makro bat dokumentu jakin batekin gordetzeko, ireki dokumentua, eta gero, ireki elkarrizketa-koadro hau.
Exekutatu / Gorde
Uneko makroa exekutatzen edo gordetzen du.
Esleitu
'Pertsonalizatu' elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor hautatutako makroa menu-komando bati, tresna-barra bati edo gertaera bati esleitu diezaiokezu.
Editatu
LibreOffice Basic editorea abiarazi eta hautatutako makroa irekitzen du, hura editatzeko.
Berria/Ezabatu
Makro berri bat sortzen du, edo hautatutako makroa ezabatzen.
Makro berri bat sortzeko, hautatu "Estandarra" modulua Hemengo makroa zerrendan eta sakatu Berria.
Makro bat ezabatzeko, hautatu makroa eta sakatu Ezabatu.
Antolatzailea
Makro-antolatzailea elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor, lehendik dauden makroen moduluak, elkarrizketa-koadroak eta liburutegiak gehitu, editatu edo ezaba ditzakezu.
Modulua/Elkarrizketa-koadroa
Lehendik dauden makroak eta elkarrizketa-koadroak zerrendatzen ditu.
Modulu edo elkarrizketa-koadro bat liburutegien artean arrastatu eta jaregin dezakezu.
Elkarrizketa-koadro edo modulu bat kopiatzeko, mantendu sakatuta ⌘Ctrl, arrastatzen eta jaregiten duzun bitartean.
Editatu
Hautatutako makroa edo elkarrizketa-koadroa irekitzen du editatzeko.
Berria
Modulu berria sortzen du.
Elkarrizketa berri bat sortzen du.
Liburutegiak fitxa
Makroen liburutegiak kudeatzeko aukera ematen du.
Kokagunea
Hautatu makroaren liburutegiak dituen kokagunea antolatzeko.
Liburutegia
Lehendik dauden makroen liburutegiak zerrendatzen ditu.
Editatu
LibreOffice Basic editorea irekitzen du hautatutako liburutegia aldatzeko.
Pasahitza
Hautatutako liburutegiaren pasahitza esleitu edo editatzen du. "Standard" liburutegiek ezin dute pasahitzik izan.
Berria
Liburutegi berria sortzen du.
Izena
Idatzi hemen elokarrizketa-koadro, liburutegi edo modulu berriaren izena.
Erantsi
Lokalizatu uneko zerrendan gehitzea nahi duzun LibreOffice Basic liburutegia, eta gero, sakatu Ireki.