Python scripten antolaketa eta kokapena

Python scripten fitxategiak fitxategi-sisteman biltegiratzen dira, LibreOffice suiteak kontrolatutako karpetetan. Makroak instalazio-mailan, erabiltzaile-mailan edo fitxategi-mailan abiarazi daitezke.

Python scripten kokapena

Begiratu Saioaren informazioa eskuratzea Python scripten kokalekuak programazio bidez atzitzeko.

LibreOffice makroen edukiontzia

Kokaleku (edukiontzi) honetan dauden makroak instalazio-programak kopiatu zituen eta ordenagailuko edozein erabiltzailek erabil ditzake, eta edozein dokumentu irekik atzi ditzake edukiontzian biltegiratutako makroak. Administrazio-eskubideak behar dira horko makroak editatzeko edo berriak biltegiratzeko.

LibreOffice Macros edukiontziak fitxategi-sisteman duen kokapena sistema eragilearen araberakoa da:

Nire makroak

Edukiontzi hau LibreOffice erabiltzaileak soilik atzi dezake. Edozein dokumentu irekik atzi ditzake edukiontzian biltegiratutako makroak. Kokaleku honetako makroak LibreOffice erabiltzailearen profilean biltegiratzen dira.

'Nire makroak' edukiontziaren kokalekua erabiltzaile-espazioan dago eta sistema eragilearen araberakoa da:

Dokumentu-makroak

Dokumentu-makroak dokumentuan kapsulatuta daude eta hura irekitzen denean soilik daude erabilgarri.

Liburutegiak, moduluak eta makroak

BASIC makroak bezala, Python makroak liburutegietan, moduluetan eta makroetan egon daitezke antolatuta.

Python liburutegi bat sortzea

Liburutegiak edukiontzi-zuhaitzeko karpetak dira. Liburutegi bat sortzeko, gehitu bat helburu-edukiontzian. Liburutegiaren izena karpetaren izena izango da.

Python modulu bat sortzea.

Modulu bat liburutegian edo edukiontzian dagoen python fitxategi bat da. Modulu bat sortzeko, gehitu fitxategi bat edukiontziari.

Python makroak

Makro bat moduluko python objektu bat da.

Emaguzu laguntza!