Basic makroak deitzea Pythonetik

LibreOffice Basic makroak deitu ditzakezu Python scriptetatik, horrela eginbide nabarmenak eskuratzeko, adibidez:

LibreOffice Application Programming Interface (API) Scripting Framework lan-markoak Python eta Basic lengoaien arteko script exekuzioa onartzen du, bai eta onartutako beste edozein programazio-lengoaiarekin ere. Argumentuak batetik bestera pasatzeko deiak erabili daitezke, betiere argumentu horiek bi lengoaiek ezagutzen dituzten datu mota desberdinak ordezkatzen badituzte, eta scriptgintzako lan-markoak haiek egoki bihurtzen dituztela onartuta.

tip

Pythonen modulu estandarrak eta LibreOffice APIaren eginbideak ezagutzea gomendagarria da lengoaien arteko deiak egin baino lehen Pythonetik Basic, JavaScript edo beste edozein script-motorrera.


warning

Python scriptak Integrated Development Environment (IDE) batetik esekutatzean, LibreOffice aplikazioak habiaratuta duen Basic motorra faltan egon daiteke. Testuinguru horretan, saihestu Pythonetik LibreOffice Basic-era deiak egitea. Hala ere, Python ingurunea eta Universal Networks Objects (UNO) osorik daude erabilgarri. Begiratu IDE bat konfiguratzea Python erabiltzeko informazio gehiagorako.


LibreOffice Basic scriptak atzitzen

LibreOffice Basic makroak pertsonalak, partekatuak edo dokumentuetan kapsulatuak izan daitezke. Haiek exekutatzeko, Pythonen exekuzio-garaia hornitu behar da Basic makroen kokalekuekin. com.sun.star.script.provider.XScriptProvider interfazea inplementatuta, script exekutagarriak atzitu daitezke:


		 import uno
		 from com.sun.star.script.provider import Xscript
		     
		 def getBasicScript(macro='Main', module='Module1', library='Standard',
		         isEmbedded=False) -> XScript:
		     '''Eskuratu Basic script objektua hari deitu baino lehen.'''
		     ctx = uno.getComponentContext()
		     smgr = ctx.ServiceManager
		     if isEmbedded:
		         desktop = smgr.createInstanceWithContext('com.sun.star.frame.Desktop', ctx)
		         scriptPro = desktop.CurrentComponent.getScriptProvider()
		         location = "document"
		     else:
		         mspf = smgr.createInstanceWithContext(
		             "com.sun.star.script.provider.MasterScriptProviderFactory", ctx)
		         scriptPro = mspf.createScriptProvider("")
		         location = "application"
		     scriptName = "vnd.sun.star.script:"+library+"."+module+"."+macro+ \
		                  "?language=Basic&location="+location
		     xScript = scriptPro.getScript(scriptName)
		     return xScript
		 

LibreOffice Basic scriptak exekutatzea

com.sun.star.script.provider.XScript interfazearen LibreOffice Software Development Kit (SDK) dokumentazioak lengoaien arteko deiak egiteko hitzarmenak xehe azalduta ditu. Funtzioak deitzeko beharrezkoak dira hiru matrize:

Python sintaxia

results = script.invoke((prompt,buttons,title), (), ())

script.invoke((message,), tuple, ())

script.invoke((args), (), results)

Script pertsonalen edo partekatuen adibideak

Sarrera/irteera pantailara ataleko adibideek Pythonetik Basic lengoaiara deiak egiteko moduak xehe azaltzen dituzte. Dokumentu-gertaerak monitorizatzea atalak azaltzen du nola erabili *args Python hitza Access2Base egunkari-kontsolaren elkarrizketa-koadroan parametro kopuru aldakorra inprimatzeko.

tip

Garapen-sasoian, Python scriptak eten daitezke Xray hedapena erabilita, UNO objektuen propietateak eta metodoak ikuskatzeko. ASPO hedapen-araztaileak objektuen introspekzioa egitea onartzen du bai Xray bai MRI hedapenak erabilita.



	  def xray(myObject):
	  	  script = getBasicScript(library="XrayTool", module="_Main", macro="Xray")
	  	  script.invoke((myObject,), (), ())
	  

Dokumentuetan kapsulatutako scripten adibideak

*argsPython sintaxi sinplifikatua erabili daiteke argumentu kopuru aldakorra onartzen duten LibreOffice Basic errutinekin batera. Azpiko Print eta SUM Python funtzioek beren Basic Print eta SUM parekoei deitzen diete, goian aipatutako getBasicScript funtzioak. Salbuespenen maneiua ez dago azalduta.


	  # -*- coding: utf-8 -*-
	  from __future__ import unicode_literals
	      
	  def Print(*args):
	      """Zehaztutako kateen edo zenbakizko adierazpenen irteera elkarrizketa-koadro batean."""
	      xScript = getBasicScript("Print", "Scripting", embedded=True)
	      xScript.invoke((args), (), ())
	      
	  def SUM(*args):
	      """BATU zehaztutako zenbakizko adierazpena."""
	      xScript = getBasicScript("SUM", "Scripting", embedded=True)
	      res = xScript.invoke((args), (), ())
	      return res[0]
	      
	  # def getBasicScript()  # see above
	      
	  def playWithArgs():
	      Print("Fun with *args ", -9.81, 297864.681974, 8762E-137)
	      Print(SUM(45, -9.81, 297864.681974))
	      Print(SUM(45, -9.81, 297864.681974, 8762E+137))
	      
	  g_exportedScripts = (playWithArgs,)
	  

LibreOffice Basic lengoaiako Print eta SUM errutinek, dokumentuetan oinarritutakoek, argumentuen kopuru aldakorra onartzen dute. Private edo Public atributuek ez dute eraginik. Argumentuen motaren egiaztatzea saltatu egin da, argibidea argiagoa izan dadin.


	  Option Compatible ' "Standard.Scripting" module
	  Option Explicit
	      
	  Private Sub Print(ParamArray args() As Variant, Optional sep As String = " ")
	      ''' Inprimatu zenbaki aldakorreko elementu-zerrenda '''
	      ' CStr() argumentu bihurgarri guztiak onartzen dira
	      Dim str As String, i As Integer
	      If UBound(args) >= 0 Then
	          For i = 0 To UBound(args)
	              str = str + Cstr(args(i))+ sep 
	          Next i
	      End If
	      Print str
	      End Sub ' Standard.Scripting.Print()
	      
	  Public Function SUM(ParamArray args() As Variant) As Variant
	      ''' BATU zenbakien zerrenda aldakorra '''
	      Dim ndx As Integer
	      If UBound(args) >= 0 Then
	          For ndx = 0 To UBound(args)
	              SUM = SUM + args(ndx)
	          Next ndx
	      End If
	  End Function ' Standard.Scripting.SUM()
	  

Emaguzu laguntza!