Basic elkarrizketa-koadroa sortzea
-
Aukeratu Tresnak – Makroak – Antolatu elkarrizketa-koadroak, eta sakatu Berria.
-
Sartu izen bat elkarrizketa-koadrorako eta sakatu Ados. Elkarrizketa-koadroaren izena geroago aldatzeko, egin eskuineko klik fitxako izenean eta aukeratu Aldatu izena.
-
Egin klik Editatu botoian. Basic elkarrizketa-koadroen editorea irekiko da, eta elkarrizketa-koadro hutsa edukiko du.
-
Tresna-koadroa barra ikusten ez baduzu, sakatu Txertatu kontrolak ikonoaren ondoko gezia Tresna-koadroa barra irekitzeko.
-
Egin klik tresna batean eta arrastatu elkarrizketa-koadrora kontrola sortzeko.