Access2Base

Zer da Access2Base?

Access2Base LibreOffice Basic-en aplikazio-garatzaileek (negozioetarako edo erabilera pertsonalerako) edo erabiltzaile aurreratuek erabiltzeko makro-liburutegia da. "LibreOfficen makroak eta elkarrizketak" karpetan dauden liburutegietako bat da.

Inplementatutako makroek eskaintzen dituzten funtzionaltasunak sortzeko ideia Microsoft Access aplikaziotik hartu da. Makroak LibreOffice Base aplikaziotik deitzen dira batez ere, baina beste edozein LibreOffice dokumentutan ere (Writer, Calc...) erabil daiteke, datu-base bateko datuak atzitzeak zentzurik duenean.

Access2Base liburutegiaren APIa (azplikazio-programaziorako interfazea) UNOren API estandarra baino laburragoa, intuitiboagoa eta ikasteko errazagoa izateko dago pentsatuta.

Abisu-ikonoa

Liburutegia linean dago dokumentatuta, webgune honetan: http://www.access2base.com.


Honako makroak inplementatu dira:

  1. inprimakiak, elkarrizketa-koadroak eta kontrolak maneiatzeko API sinplifikatu eta hedagarria, Microsoft Access aplikazioaren objektu-ereduaren antzekoa.

  2. taulak, kontsultak, erregistro multzoak eta eremuak dituzten datu-baseetan sartzeko APIa,

  3. haiei dagozkien Microsoft Access makroen/ekintzen sintaxi bera duten akzioak,

  4. DLookup, DSum... datu-base funtzioak,

  5. laburdura idazkeraren euskarria, hala nola, Inprimakiak!NireInprimakia!NireKontrola

gehi

  1. errore- eta salbuespen-kudeatzaile koherentea,

  2. inprimaki-, elkarrizketa- eta kontrol-gertaerak programatzeko funtzioak eta

  3. kapsulatutako inprimakien eta inprimaki autonomoen (Writer) euskarria.

Konparatu Access2Base eta Microsoft Access VBA


   REM Open a form ... 
             OpenForm("myForm") 
   REM Move a form to new left-top coordinates ... 
             Dim ofForm As Object  ' In VBA =>  Dim ofForm As Form 
             Set ofForm = Forms("myForm") 
             ofForm.Move(100, 200) 
   REM Get the value of a control ... 
             Dim ocControl As Object 
             ocControl = ofForm.Controls("myControl") 
             MsgBox ocControl.Value 
   REM Hide a control ... 
             ocControl.Visible = False 
   REM ... or alternatively ... 
             setValue("Forms!myForm!myControl.Visible", False)  '  Shortcut notation 
             ' In VBA =>  Forms!myForm!myControl.Visible = False 
  

Emaguzu laguntza!