Testu-objektua barra

Marrazki-objektuetako testua formateatzeko komandoak ditu. Testu-objektua barra marrazki-objektuan klik bikoitza eginez agertzen da.

Letra-tipoaren izena

Zerrendatik letra-tipoaren izena hauta daiteke edo zuzenean letra-tipoaren izena sar daiteke.

Letra-tipo bat baino gehiago sar ditzakezu puntu eta komaz bereizita. LibreOffice(e)k aurreko letra-tipoak erabilgarri ez dauden kasuetan, izendatutako ondorengo letra-tipoa erabiliko du programak.

Icon

Letra-tipoaren izena

Letra-tamaina

Zerrendatik letra-tamaina desberdinak aukera daitezke, edo eskuz tamaina sar daiteke.

Lodia

Hautatutako testua lodi bihurtzen du. Kurtsorea hitz baten gainean badago, hitz osoa lodi bihurtzen da. Hautapen edo hitz bat oraindik lodi badago, formatua kentzen da.

Icon

Lodia

Etzana

Hautatutako testuak letra etzana izango du. Kurtsorea hitz baten gainean badago, hitz osoak letra etzana izango du. Hautapenak edo hitzak oraindik letra etzana badu, formatua kentzen da.

Icon

Etzana

Azpimarra

Hautatutako testua azpimarratzen du edo azpimarra kentzen du.

Icon

Azpimarra

Goi-indizea

Hautatutako testuaren tamaina txikitzen du eta testua oinarri-lerroaren gainetik altxatzen du.

Ikonoa

Goi-indizea

Azpiindizea

Hautatutako testuaren tamaina txikitzen du eta testua oinarri-lerroaren azpitik jaisten du.

Ikonoa

Azpiindizea

Ezkerrean

Hautatutako paragrafoa ezkerreko orrialde-marjinan lerrokatzen da.

Icon

Lerrokatu ezkerrean

Zentroan

Hautatutako paragrafoa orrialdearen erdian zentratzen du.

Icon

Eskuinera

Hautatutako paragrafoa eskuineko orrialde-marjinan lerrokatzen da.

Icon

Lerrokatu eskuinean

Justifikatu

Hautatutako paragrafoak orrialdearen ezkerreko eta eskuineko marjinekin lerrokatzen ditu. Nahi baduzu, paragrafo baten azken lerrorako lerrokatze-aukerak ere zehaztu ditzakezu Formatua - Paragrafoa - Lerrokatzea aukeraren bidez.

Icon

Justifikatua

Asiako hizkuntzen euskarria

Komando horiek atzitzeko, lehenago asiar hizkuntzen euskarria gaitu behar duzu - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak aukeran.

Testuaren noranzkoa ezkerretik eskuinera

Testuaren noranzko horizontala zehazten du.

Ikonoa

Testuaren noranzkoa ezkerretik eskuinera

Testuaren noranzkoa goitik behera

Testuaren noranzko bertikala zehazten du.

Ikonoa

Testuaren noranzkoa goitik behera

Hautatu dena

Uneko fitxategi, marko edo testu-objektuaren eduki osoa hautatzen du.

Icon

Hautatu dena

Karakterea

Hautatutako karaktereen letra-tipoa eta letra-tipoaren formatua aldatzen ditu.

Ikonoa

Karakterea

Paragrafoa

Hemen hautatutako paragrafoaren koskak, lerrokatzea eta lerro-tartea zehatz ditzakezu.

Ikonoa

Paragrafoa