Erregelak

Erregelek orrialdearen neurriak eta tabulazio, koska, ertz eta zutabeen kokalekua bistaratzen dute. Hori dena aldatzeko sagua erabil dezakezu.

Erregelan klik bikoitza eginda, Paragrafoa elkarrizketa-koadroa irekitzen da, eta hor zuzeneko paragrafo-formatua eslei dieziokezu uneko paragrafoari edo hautatutako paragrafo guztiei.

Tabulazioak ezarri

Erregelan ezar itzazu uneko paragrafoaren tabulazioak edo saguarekin hautatutako paragrafo guztienak.

Ezarri koskak, marjinak eta zutabeak

Uneko paragrafoaren koskak eta marjinak edo hautatutako paragrafo guztienak saguarekin defini ditzakezu.