Egoera-barra

Egoera-barrak uneko dokumentuari buruzko informazioa bistaratzen du eta funtzio bereziak dituzten hainbat botoi eskaintzen ditu.

Orrialde-zenbakia

Uneko orrialde-zenbakia egoera-barrako eremu honetan bistaratzen da. Bi aldiz klik eginez, nabigatzailea irekitzen da, eta horren bidez dokumentuan nabiga dezakezu. Saguaren eskuineko botoiaz klik egiten baduzu, dokumentuko laster-marka guztiak agertuko zaizkizu. Egin klik laster-marka batean testu-kurtsorea laster-markaren kokalekuan jartzeko.

Uneko orrialde-estiloa

Uneko orrialde-estiloak bistaratuko dira. Estiloa editatzeko egin klik bikoitza. Beste estilo bat hautatzeko egin klik saguaren eskuineko botoiaz.

Hizkuntza

Hautatutako testuaren hizkuntza bistaratzen du.
Egin klik menu bat irekitzeko eta hautatutako testurako edo uneko paragraforako beste hizkuntza bat aukeratzeko.
Aukeratu 'Bat ere ez' testuari ortografia-zuzenketa eta hitz-zatiketa ez aplikatzeko.
Aukeratu 'Berrezarri hizkuntza lehenetsia' hautapena edo paragrafoaren hizkuntza lehenetsia berriro aplikatzeko.
Aukeratu 'Gehiago' aukera gehiago dauzkan elkarrizketa-koadro bat irekitzeko.

Txertatze modua

Uneko txertatze modua bistaratzen du. TXERT = txertatu eta gainidatzi txandaka ditzakezu hemen.

Hautapen modua

Hemen hautapena modu batetik beste batera alda daiteke.

Dokumentuko aldaketak

Dokumentuan egindako aldaketak oraindik ez badituzu gorde disko gogorrean, "*" agertuko da egoera-barrako eremu honetan. Gorde gabeko dokumentu berrietan ere aplikatzen da.

Sinadura digitala

Ikus hau ere: Sinadura digitalak.

Bistaratze konbinatua

Dokumentu aktiboari buruzko informazioa bistaratzen du.

Zooma eta ikuspegiaren diseinua

Writerreko egoera-barrako hiru kontrolen bidez, testu-dokumentuen zooma alda dezakezu, eta haien diseinua bistaratu.

Diseinua bistaratzeko ikonoak ezkerretik eskuinera erakusten dira: Zutabe bakarreko modua. Orriak alboz albo erakusten dituen bistaratze modua. Aldi berean bi orri bistaratzen dituen liburu modua, irekitako liburu batean bezala.

Arrastatu zoomaren graduatzailea ezkerrerantz orri gehiago bistaratzeko, edo arrastatu eskuinera orri batean zoom egiteko eta orriaren eremu txikiagoa erakusteko.

Zooma

Uneko orrialdea bistaratzeko zoom-faktorea zehazten du.